“Barau egiten ari gara pentsio duinik gabeko emakumeen alde batez ere”

  • Rufina Olasagasti eta Alberto Kabiketa ‘Kabi’ pentsionista arrasatearrak (goiko argazkian eskuman) barau egiten ari dira, beste hainbat pentsionistekin batera Bilbon. “1.080 euroko gutxieneko pentsioak guztiontzat orain!”.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko martxoaren 17an - 07:49
Argazkia: Eduardo Kabiketa.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Biak ala biak baieztatu digute ondo daudela, “baraualdia gaur goizeko 11:00etan hasi dugu, eta bihar goizeko 11:00ak arte egingo dugu”.

Bide honetan bidaide dituzte Bilboko, Tolosako, Zornotzako, Zumaiako, Bergarako,… hainbat pentsionista, Euskal Herriko Pentsionisten Plataformak antolatuta.

24 orduko tarte honetan, ESK eta EILAS sindikatuen hitzaldi bat, COESPEren mahai-inguru bat eta ikuskizun bat izango dituzte.

Rufina Olasagastik azpimarratu du “baraua egiten ari garela batez ere 1.000 eurotik beherako pentsioak baino ez dituzten emakumeen alde”.

Hego Euskal Herrian, azkenaldiko %8’5eko igoera aplikatuta, 199.800 pentsionistak 800 euro baino gutxiagoko pentsioa jasotzen dute.

Gainera, pentsionista hauetatik guztietatik 152.600 emakumeak dira. “1.080 euroko gutxieneko pentsioak guztiontzat orain!”.

Baraualdia osotu ondoren, manifestazioa egingo da Bilboko kaleetan, eta Arrasatetik autobusa antolatu da bertaratzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pentsioak
2023ko azaroaren 16
"Bertsopentsiotan", Pentsiodunen I. Bertso Jarrien Lehiaketa
Astelehenero kalera ateratzen diren aldarriak bertsotara eramateko deia

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!