Barakaldo eta Erandioko ikur frankistak eraitsi ditu Ernaik

  • Cabo Quilatesen omenezko gurutzea bota du Ernaik Barakaldon, astelehenetik astearterako gauean, eta Erandioko monumentu frankista ere eurek eraitsi dutela argitu du gazte antolakundeak. Ekintza horien ostean, Bizkaian ez da geratzen monumentu frankista publikorik, nabarmendu dutenez.


2022ko martxoaren 22an - 12:37
Barakaldoko gurutzea (ezkerrean), eraitsita (eskuinean).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Itsasadarraren bi aldeetako monumentu frankistak” kendu dituztela argitu dute, “Euskal Herriaren memoria justu eta demokratikoa defendatzeko”.

“Faxismoa indartzen” ari den uneotan, haren espresio guztiak salatu eta borrokatu nahi ditu Ernaik. Halere, “egiazko memoria justu baten alde lerratzen gara, faxismoak herri honetan eragindako mina eta zapalkuntza argitara aterata”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frankismoa
Eguneraketa berriak daude