Bankuek armen finantzazioan duten erantzukizunaz ariko dira Donostian

  • Asteazkenean hasi eta martxoaren 30era arte Banku armatua armagabetzen jardunaldiak egingo dituzte Koldo Mitxelena Kulturgunean. Banku erakunde ugarik armen finantzazioan duten erantzukizuna eztabaidatuko dute, eta guden aurkako finantza alternatiba etikoak eta herritarren ekimenak aurkeztuko dira. Saioak hilaren 12an eta 25ean, eta martxoaren 9an eta 30ean izango dira, guztiak 19:00etan.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko otsailaren 11n - 08:10
Jardunaldien kartela.

Banku erakundeen eta armagintzaren arteko harremanaz hitz egiteko ondorengoak gonbidatu dituzte: Tica Font (Bakearen aldeko Ikasketen Delas Zentroa), Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Gasteizkoak Talde Antimilitarista. Finantza alternatibo etikoen berri emango dute SETEM, FIARE, Oiko Credit eta Jordi Calvok (Deles Zentroa), herri ekimen antimilitaristak erakutsiko dituzte KEM-MOC, Bake Ekintza Antimilitarista eta Emakumeok Gerraren Aurka kolektiboek, eta azkenik, feminismoaz eta antimilitarismoaz ariko dira Setem, CEAR eta Sudergintza kolektiboak.

SETEM Hego Haizea, Finantza Etikoa eta Bake Ekintza Antimilitarista dira jardunaldien antolatzaileak, Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia instituzioen finantzazioarekin.

Donostiako herritarrei armamentua egiten duten enpresen eta bankuen arteko harremanak salatu eta ikusarazi nahi diete. Bankuek zer egiten dute gure diruarekin? galderari erantzuna emango diote. Asmoa herritarrek banku alternatibak daudela ezagutzea da, euren aurrezkiak munduko armagintza eta militarizazioa laguntzeko erabiltzen ez dituztenak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Armagintza
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


“Heriotzaren merkatariak jada ez dira ezkutatzen, euskaldunak ere ez”

Ezohiko irudia ikusi zen Madrileko Moncloako jauregian martxoaren 18an: estatuko industria militarraren buru nagusiak Pedro Sánchez presidentearekin eta Margarita Robles Defentsa ministroarekin bilduta. Bertan ziren ere Hego Euskal Herriko enpresa militarretako buru... [+]


Europak armak erosiko ditu, zuri pentsioa kenduta

Badator gerra handi bat. Gastu militar ziztrin horiekin ez goaz inora. Trumpek bakarrik utziko gaitu oraingoan. Herritarrek prest egon behar dute Putinen aurrean... Europar Batasuneko agintarien artean nagusitzen ari den diskurtso hori, hitz bakarrean laburbiltzen da:... [+]


Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


Eguneraketa berriak daude