Banketxeen mozkinak eta ustezko ezinak


2025eko uztailaren 22an - 07:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Askotan hitz egin izaten da (dugu) banketxeen inguruan, kritika askoren jo-puntuan jarriz behin baino gehiagotan. Inor gutxi ezagutzen dut banketxeei buruz zerbait txarra esan ez duenik… baina, era berean, inor gutxi ezagutzen dut banketxeen zerbitzurik erabiltzen ez duenik, beraien bezero ez denik…

Izan ere, aitortu beharrekoa da gure eguneroko errealitatean ezinbesteko eragile direla. Hainbat zerbitzu estrategiko eskaintzen dituzten heinean: diruaren zainketa (gordailu edo kontu korronteak), maileguak, kreditu txartelak, banka elektronikoa, aseguruak… Guztiak ere beharrezko bilakatu zaizkigunak gaur egungo gizartean.

Era berean, banketxeei buruzko esaldi tipikoak ere guztioi zaizkigu ezagunak: “bankak beti irabazten du”, “dirudunak gero eta dirudunago, eta txiroak (zein klase ertaina deitua) gero eta txiroago”… Topikotzat hartu arren batzuek, egia gordinetik ere asko dutenak, zoritxarrez… Denaren errua ezin baitiezaiekegu banketxeei egotzi; baina ezta errealitatea ezkutatu edota banketxe askoren jarrera desegokien aurrean begiak tapatu ere.

Horri guztiari buruz idatzi nahiko nuke, nagusiki datu objektiboetan oinarrituz.

Banketxeen mozkinak

2023. urtea historikoa izan zen estatu zein Euskal Herriko banketxeentzat, inoizko mozkinik handienak lortu baitzituzten: Banco Santander 11.076.000.000 euro (2022an baino %15 gehiago), BBVA 8.019.000.000 euro (2022an baino %26 gehiago), Caixabank 4.816.000.000 euro (2022an baino %54 gehiago), Kutxabank 510.700.000 euro (2022an baino %55 gehiago), Laboral Kutxa 222.700.000 euro (2022an baino %48 gehiago).

Baina, hara non, 2024. urtea are eta hobeagoa izan zen eurentzat, 2023ko datuak hobetuz eta mozkin errekorrak erdietsita, emaitza historikoak lortuz: Banco Santander 12.574.000.000 euro (2023an baino %14 gehiago), BBVA 10.054.000.000 euro (2023an baino %25 gehiago), Caixabank 5.787.000.000 euro (2023an baino %20 gehiago), Sabadell 1.827.000.000 euro (2023an baino %37 gehiago). Horiez gain, Kutxabank-ek 535.800.000 euro-ko mozkinak izan zituen (2023koak baino %5 gehiago) eta Laboral Kutxa-k 274.000.000 euro-koak (2023an baino %23 gehiago).

Izugarrizko zenbatekoak dira. Ez sinisteko modukoak. Hala ere, banketxe guztiek altxa zuten ahotsa estatuko gobernuak bankuei ezarritako ez-ohiko zergaren aurka…

Banketxeen ustezko ezinak

Itzelezko mozkin hauek badute, ordea, euren itzala. Mozkinak izan arren (edo agian justu horiek lortzeko), banketxeen ustezko ezinen B aldea:

Banketxeak beharrezkoak direnik ez du inork zalantzan jartzen. Baina zein motatako banketxeak behar ditugu? Mozkinek soilik gidaturikoak ala gizarteari eta herritar orori zerbitzu ematean oinarritutakoak?

Bulego eta sukurtsal itxierak: Gero eta bulego gutxiago. Hego Euskal Herrian, azken 15 urteotan (2008-2023 artean) sukurtsalen ia erdia (%49) galdu da. 2008an zeuden 2.673 sukurtsaletatik soilik 1.374 mantentzen baitziren 2023an. Urtero, batez beste 86 sukurtsal itxi ziren, beraz. Horren ondorioz, Hego Euskal Herriko 21 udalerrik zituzten sukurtsal guztiak galdu zituzten, sukurtsalik gabe geratuz (bereziki herri txikiei zein landa eremukoei eraginez). Hala, Nafarroako herrien %54k ez dute sukurtsalik, eta Arabako %43k, Bizkaiko %43k eta Gipuzkoako %39k ere ez. Bulego itxieren afera ez da Euskal Herrian soilik gertatzen: estatu mailan sukurtsalen galera %61ekoa izan zen eta Danimarkan, esaterako, %60koa.

Zerbitzu mugatuak: Gero eta langile gutxiago zein zerbitzu urriagoak. Bada aurreko puntuari zuzenean lotutako beste arazo bat ere: zeren eta, irekita mantentzen diren sukurtsal horietatik, zenbatetan dago jendaurreko arreta eta zenbat dira soilik makinez hornituak? Eta jendaurreko arreta duten bulego gero eta apurragoetan ere, eskaintzen diren zerbitzuak eta atentzio ordutegiak gero eta murritzagoak dira, hainbat eragiketa egiteko soilik egun eta ordu zehatzak finkatuz, edota modu elektronikoan bakarrik egiteko aukera eskainiz (honekin, adineko pertsona ugari zerbitzu gabe utziz).

Bankuen kontzentrazioa: Gero eta banku-kontzentrazio handiagoa eta euren arteko lehia txikiagoa. Fusio edo bateratze prozesuak ugaritu egin dira azken hamarkadetan, eta ondorioz, gero eta banku desberdin gutxiago (eta gero eta handiagoak) daude, eta noski, elkarren arteko lehia gutxiago, oligopolio egoera bat bailitzan. Estatu mailan, 2009an 55 banku desberdin zeuden, eta 2024an soilik 10, %82 gutxitu da banku desberdinen kopurua. Hego Euskal Herrian, 2015ean 40 banku desberdin zeuden, eta 2024an soilik 27 (%33 gutxitu da banku kopurua). Bertako sukurtsalen %80, ordea, bost bankurenak dira (BBVA, Kutxabank, Caixabank, Laboral Kutxa eta Caja Rural Navarra).

Horiez gain, Euriborra oso baxu egon zen urteetan kontu korrontean dirua izateagatik ezer kobratu ez eta gainera komisioak ordaindu beharra ere aipatu genezake; edo maileguetan kobratzen dituzten interes tasa altuak; edo gizarte ekintzak izandako beheranzko bilakaera; edo oso ongi funtzionatzen zuten aurrezki kutxak banku bilakatzera behartu izana (Kutxabank kasu); edo bankuak erreskatatzeko diru publikoa erabili izana (mozkinak pribatuak dira, baina galerak publikoak); edo banku askok arma industrian egiten dituzten inbertsio handiak (sortzen diren armen %75 ezingo lirateke ekoiztu bankuen inbertsiorik gabe), gerra krimenak edota genozidioak posible eginez.

Banketxeak beharrezkoak direnik ez du inork zalantzan jartzen. Baina zein motatako banketxeak behar ditugu? Zein banka eredu izan nahi dugu? Mozkinek soilik gidaturikoak ala gizarteari eta herritar orori (adinekoak edota herri txikietakoak barne) zerbitzu ematean oinarritutakoak? Izan ere, herritarrok banketxeak behar ditugun modu berean, banketxeek ere herritarrak behar dituzte (banketxeei azken zati hori batzuetan ahaztu egiten zaiela dirudien arren). Eta gizarteko parte diren heinean, eta euren irabaziak herritarron diruarekin lortzen dituztelarik, gizarteari ere ekarpena egingo dioten banketxeak sustatu beharko genituzke, herritarron beharrei erantzungo dietenak edota irabazien zati bat gizartean berrinbertituko luketenak, guztion onurako proiektuetan. Eta gizartetik jasotako dirua, ekimen etiko eta jasangarrietan inbertituko dutenak, gerrak posible egiten dituzten armagintza enpresetan inbertitu ordez. 

Sarri gure eragin esparrutik kanpoko gai serio eta konplexua iruditu arren, gure esku ere badago gure dirua (apurra izanagatik) non gorde eta zertan inbertitu erabakitzea, eta horrela, zein banketxe mota eta banka sistema izan definitzea.

Aitor Irigoien Odriozola

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-23 | Iñaki Lasa Nuin
Gizakia kosmosa da

Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.

Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]


2025-07-23 | Josu Jimenez Maia
Marokoren estrategia zahar-berritua

"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.

Kezka, ezinegona eta... [+]


Txorimaloei mokoka

Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.

Miope bezain itsu,... [+]


2025-07-23 | Patxi Saez Beloki
Euskara gara

Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.

Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]


2025-07-22 | Kote Camacho
Aurtengo baraualdirako jada hamalau lagunek eman dute izena

Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.

Aurten,... [+]


2025-07-22 | Nagore González
Maite ditugun pertsonen heriotza

Zenbat min jasan dezake bihotz batek?

Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?

Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.

Jolasa bukatzea... [+]


2025-07-22 | Patxi Azparren
Armagintza eta gerrekin eten

Orain dela 39 urte Hego Euskal Herriak, Kataluniak eta Kanaria uharteek ezetz esan zioten NATOri; duela 36 urte lehenengo intsumisoek euren burua aurkeztu zuten Gobernu Militarretan. Garai hartan Gerra Hotzaren izua hedatuta zegoen, blokeen arteko gatazka, gerra nuklear baten... [+]


Nerabeak

Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]


Eguneraketa berriak daude