“Bandera Beltza” Bizkaiko kostalde eta Donostiako metroaren proiektuarentzat, ingurumen kalteengatik

  • Ekologistak Martxan taldeak Bandera Beltzak 2018 txostena plazaratu du, non jaso dituen kutsadurak edota ingurumen-kudeaketa txarrak kaltetutako Espainiako Estatuko kostaldeko puntuak. 


2018ko ekainaren 28an - 10:39
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bi zerrendatan bildu dituzte leku horiek: Meditarreneoa eta Atlantikoa. Bigarren zerrendan ageri dira Bandera Beltza jaso duten euskal kostaldeko guneak:

Bizkaian, kostalde osoa du aipagai Ekologistan Martxan taldeak, plastikoak eragindako kutsaduragatik (PDFaren 32. orrialdean irakurri ditzakezue balorazio eta ondorioak). Bilboko Portuaren handitze-lanak ere ageri dira zerrendan, "ingurumen kudeaketa txarra" etiketapean. Besteak beste, itsas-hondoari eragindako kalteez mintzo dira ekologistak.

Gipuzkoari dagokionez, zerrendan ageri da, batetik, Mijoa ubidea (Mutriku eta Saturraran artean), isuriak direla-eta (34. orria); eta bestetik, Donostiako metroaren proiektua (35. orria), "beharrezkoa ez izateaz gain", Kontxa inguruan eragin ditzakeen kalteengatik.


Kutsadura kanalean gehiago
2026ko martxoaren 18
Lurraldea eta arkitektura
Toxikoak

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.