Ekologistak Martxan taldeak Bandera Beltzak 2018 txostena plazaratu du, non jaso dituen kutsadurak edota ingurumen-kudeaketa txarrak kaltetutako Espainiako Estatuko kostaldeko puntuak.
Bi zerrendatan bildu dituzte leku horiek: Meditarreneoa eta Atlantikoa. Bigarren zerrendan ageri dira Bandera Beltza jaso duten euskal kostaldeko guneak:
Bizkaian, kostalde osoa du aipagai Ekologistan Martxan taldeak, plastikoak eragindako kutsaduragatik (PDFaren 32. orrialdean irakurri ditzakezue balorazio eta ondorioak). Bilboko Portuaren handitze-lanak ere ageri dira zerrendan, "ingurumen kudeaketa txarra" etiketapean. Besteak beste, itsas-hondoari eragindako kalteez mintzo dira ekologistak.
Gipuzkoari dagokionez, zerrendan ageri da, batetik, Mijoa ubidea (Mutriku eta Saturraran artean), isuriak direla-eta (34. orria); eta bestetik, Donostiako metroaren proiektua (35. orria), "beharrezkoa ez izateaz gain", Kontxa inguruan eragin ditzakeen kalteengatik.