B etiketadun ibilgailuak Bilboko Emisio Gutxiko Eremuan sartzea debekatu dute

  • Neurriak orain arte, A etiketadun eta etiketarik gabekoei eragiten zien.


2025eko ekainaren 16an - 12:10
Azken eguneraketa: 14:42
Emisio Gutxiko Eremuaren seinalea. eitb.eus
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

B etiketadun ibilgailuek ezin dute Bilboko Emisio Gutxiko Eremuan (EGE) sartu. 2024an A bereizgarria eta etiketarik ez zeukatenei debekatu zieten sarrera. Urtea pasa eta gero emaitzak nabariak direla adierazi du Bilboko Udalak, lehengo hiru hilbeteetan baino 3.000 kotxe gutxiago sartzen baitira hiri erdigunean. Nahiz eta debekurik ez egon, udalaren arabera B etiketadunen mugikortasuna modu nabarmenean murriztu da, ibilgailu guztien %34 izatetik %19 izatera pasatu baitira.

Bilboko Udalak emandako azken urteko datuei jarraituz, EGEn sartu ziren ibilgailuen %6,64k 0 etiketa zuten, %16,83k Eco, %50,99k C, %18,72k B eta %3,15ek ez zuten etiketarik.

Salbuespenak

2024ko ekainaren 14a baino lehenago emisio gutxiko eremuan erroldatuta dauden herritarrek B ibilgailuarekin sartzeko baimenduak egongo dira, mugikortasun arazoak dituzten pertsonak daramatzatenek, ibilgailu klasikoek, larrialdi eta oinarrizko ibilgailuek, baita 50 zentimetro kubiko baino gutxiago eta gehienezko abiadura orduko 45 kilometrokoa duten motorrek ere.

Pio Baroja, Azkuna Zentroa, Euskadi Plaza, Indautxu Plaza, Unamuno Institutua, Zubiarte eta El Corte Inglesen aparkalekuen erabiltzaileek sartzeko baimena izango dute ere bai. Ibilgailua alokairuan emanda eta alokatuta daukaten egoiliarrei, rentingean, leasingean edo enpresaren izenean dutenei epea luzatuko zaie. Ibilgailua txatartegira eramaten dutenek eta bi urteko epean berri bat ez dutenek erosten Bilbobuseko eta Bilbaobiziko doako txartel bat jasoko dute bi urteko baliozkotasunarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Emisio Gutxiko Eremuak
Emisio gutxiko eremua behin-behinean etetea erabaki du Euskal Hirigune Elkargoak

Frantziako legebiltzarrean Errepublikanoek eta Batasun Nazionalekoek egindako zuzenketen harira dator erabakia. Zuzenketak onartu dituzte, eta, beraz, Euskal Hirigune Elkargoak emisio gutxiko eremua ezartzeko gastu ekonomikorik ez egitea erabaki du.


Eguneraketa berriak daude