Bake ponentzia, standby


2013ko irailaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
PSEko eta EAJko ordezkariak EAEko Legebiltzarrean (argazkia: El País).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

EAJk aurreratu duena kontuan izanda beraz, euskal gatazka armatuari buruzko gutxieneko akordioak bilatzea helburu zuen ponentzia ez aurrera eta ez atzera geratuko dela aurreikus liteke.

PSE-EEk berriki iragarri du ponentzia utziko duela, EH Bilduren jarreran “inboluzioa” antzemanda. PPk eta UPyDk lehenago uko egin zioten.

Dena den, Iturratek adierazi du EAJk lanean jarraituko duela Legebiltzarreko taldeekin, “ahalik eta lasterren” ponentziako bilerak berriz martxan jartzeko.

Era berean, PSE-EEri eskatu dio azal dezala  otsailetik hona ezker abertzalearen zein jarrera aldatu diren azaltzeko, orduan ponentzia sortzearekin bat egin baitzuten sozialistek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal bake prozesua
Eguneraketa berriak daude