Baionako elizbarrutian ere gutxienez 25 adin ttipiko dira sexualki erasotuak izan

  • 330.000 adin ttipikok sexu gehiegikeriak jasan dituzte 1950etik 2020ko hamarkadara, Frantziako Eliza Katolikoari lotutako erakundeen baitan. CIASE Eliza katolikoan izandako sexu abusuei buruzko batzorde independenteak ateratako txostenaren arabera garai horretan hamahiru apaiz eta elizgizonek egin zituzten sexu abusuak Baionako elizbarrutian.


2021eko urriaren 7an - 07:09
Azken eguneraketa: 09:32
Marc Aillet, Baionako apezpikua
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

2.900 eta 3.200 erasotzaile artean identifikatu dituzte, baina ziurrenik gehiago direla argi utziz. Elizgizonen biktimak 216.000 dira eta kopurua 330.000raino puzten da, Eliza Katolikoari lotutako ikastetxeetan, katiximan edota bestelakotan ari diren erasotzaile laikoak kontuan hartuz gero. Horra CIASE Eliza katolikoan izandako sexu abusuei buruzko batzorde independenteak ateratako txostenak plazaraturiko errealitate beltza, 1950etik 2020ko hamarkadara arteko garaiari dagokionez.

Biktimen artean daude Baionako elizbarrutikoak ere bai, gutxienez 25 adin ttipiko, hamahiru apaiz eta elizgizonen sexu erasoak jasan behar izan zituztenak. Prentsaurrekoa burutu zuen urriaren 6an Marc Aillet Baionako apezpikuak, zeinetan aitortu duen "seguruenik" ez dutela "nahiko kontuan hartu biktimen ahotsa". 

Batzorde independenteak Eliza Katolikoari eskatu dio duen ardura bere gain har dezala eta biktimei ordain ekonomikoa eman diezaiela. 548 orriko txostena irakurgai jarri du batzordeak bere webgunean.


Eliza Katolikoa kanalean gehiago
2026ko ekainaren 17
Hemen amen?

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...