Baionako autobus zerbitzuko gidari bat garuneko heriotza egoeran, eraso bat pairatu ostean

  • Igande arratsaldean gertatu zen erasoa. Langileek hiriguneko autobus zerbitzua gelditu dute lankideari elkartasuna adierazi eta erasoa salatzeko. Segurtasun neurri gehiago eskatu dituzte.


2020ko uztailaren 06an - 16:07
Baionako autobus zerbitzuko ibilgailuetako bat. Agazkia: Wikipedia.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

58 urteko gidaria garuneko heriotza egoeran dago ospitaleratua Baionan bertan. Zabaldu den informazioaren arabera, Balinchon auzoan gertatu zen ezbeharra. Gidaria autobusaren atzealdera mugitu zen pertsona talde bat “lasaitzera”, eta bere postura bueltatzen ari zela egin zioten eraso. Igande arratsaldean bertan 34 urteko pertsona bat atxilotu du Poliziak Baionan, eta iturri ezberdinen arabera gaur beste hiru edo lau pertsona gehiago atxilotu ditu.

Langileek zerbitzua eten dute lankideari babesa adierazteko eta erasoa salatzeko. Bihar arte behintzat jarraituko du Baionak hiriguneko autobus zerbitzurik gabe. Astelehen goizean Chronobus enpresan ordezkaritza duten sindikatuak – GT, FO eta  CFDT–, Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakariarekin eta Claude Olive garraio politikarako lehendakariordearekin bildu dira. Erasoak eta gutxiespenak aspaldikoak direla eta azkenaldian ugaritu egin direla salatu dute langileen ordezkariek, eta segurtasun neurri gehiago eskatu dituzte.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Garraioa
Eguneraketa berriak daude