Babestutako naturguneetan frackinga debekatzeaz eztabaidatuko du Eusko Legebiltzarrak

  • Gasteizko Legebiltzarrak aintzat hartu du bestutako inguruneetan frackinga debekatu dadin Arabako Batzar Nagusiek egindako lege proposamena, EAJ eta EH Bilduren aldeko botoekin.


2013ko otsailaren 8an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Frackingaren aurkako mugimendu bizia dago Araban azkenaldian.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

PSEk eta PPk kontra bozkatu dute eta UPyD abstenitu egin da.

Zehazki, Natura Babesteko Legearen 17. artikulua aldatzeko xedea du Arabako Batzar Nagusien lege proposamenak. Gaur egun, artikulu horrek meatzaritza debekatzen du babestutako naturguneetan, eta helburua da espresuki debekatu dadila frackinga ere.

Legebiltzarrak hartutako erabakiaren ostean, lege proposamena eztabaidatzeko prozedura abian jarriko da orain.

Informazio gehiago:

Azken asteetan argitaratu den informazioaren artean ez galtzeko, irakurri Unai Brearen blogeko azken artikulua: Frackinga debekatzea eta frackinga debekatzea ez dira gauza bera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frackingaren arriskua
Eguneraketa berriak daude