Azkoitiko Larke: Arriskua ez da jarduera, arriskua pribatu izatea da

  • Zaldibarko zabortegiarekin gertatutakoa ikusita, herritarrak kezkatuta daude Azkoitin egingo dena zer izango den. Ingurumen-inpaktuaren txostenaren arabera, Azkoitikoa teorian ez da zabortegi bat izango: hondakinak nahasian jaso, bertan sailkatu eta beste kudeatzaileei ematea izango da bere jarduna. "Transferentzia estazio" handi bat izango da, beraz. Beharrezkoa al da bailaran? eta beharrezko balitz, zergatik ez egin transferentzia estazio publiko bat? Zaldibarren zabortegia arriskutsu egin zuena enpresa pribatuaren interesak segurtasun publikoaren aurretik jarri izana zen. Nork bermatuko du Azkoitin?


2020ko apirilaren 12an - 08:11
Argazkia: Maxixatzen hedabidea.

Hau da apirilaren 6an ezagutzera eman den ingurumen-inpaktuaren txostena-ren arabera, Azkoitin egingo dena: "hondakin ez arriskutsuak kudeatzea". Zehazki, prozesua horrela definitzen du:

- "Biltzea eta garraiatzea". Hau da, hondakin sortzaileari Larke enpresaren kamioietan edo azpikontratatuetan hondakinak jaso eta Azkoitiko plantara eramatea.

- Hondakinak sailkatu.

- Biltegiratu. Hondakinak honela biltegiratuko direla zehazten du: "Edukiontzi metalikoetan, big-bag zakuetan, bolumen txikiko hondakinak, edo soltean". Enpresak adierazitakoaren arabera, hondakinak kudeatzeko eremuak 36.898 metro koadroko azalera hartuko du. Lehen fasean, 11.696 metro koadro egokituko dituzte. Zabaldi horretako lurzorua irazgaiztuko dute, "hormigoizko zolata ipinita".

- Ondoren, hondakin mota bakoitza dagokion kudeatzaileari eramango dio: "Tarteko edo azken kudeatzaile baimendu baten instalazioetara".

- Egurra eta eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak birringailuetatik pasatuko dituzte. Ondoren, "biltegiratu egingo da, batik bat soltean". Azkenik, hauek ere kudeatzaile/balorizatzaile baimenduei emango dizkiote: "Balorizatu diren hondakinak obra baimendunetara garraiatuko dira. Gainerako hondakinak kudeatzaile/balorizatzaile baimendu bati eramango zaizkio". (Artikulu honetan irakur daiteke eraikuntza hondakinetatik zati txiki bat dela balorizatuko dutena).

 Horrelako guneei "transferentzia estazioak" esan ohi zaie.

Berriz ere ekimen pribatua, kalte publikoa

Azkoitiko planta pribatua onartzeak adierazten du Zaldibarkotik deus gutxi aldatu dela hondakinen kudeaketan jokabidea. Hondakinen ikuspegitik kudeaketa egokienerako (hau da, sorreratik ahalik gehien sailkatzen duen bilketan oinarrituta) behar diren azpiegiturak aurreikusi eta hauek publikoki kudeatu beharrean, beste behin, Zaldibarko Verter Recycling-en kasuan bezala, ekimen pribatuari baimenduko baitzaio negozioaren logikari jarraituz dimentsio handiko (urtean 183.390 tona hondakin) jarduerari ekitea.

Horrela salatu du EH Bilduko kide Mikel Oterok:

Beharrezkoa al da bailaran transferentzia estazio handi bat? Hala bada, zergatik ez egin publikoa? Azkoitiko alkate den Javier Zubizarretak Maxixatzen hedabideari aitortu dio lehenago egon zela halako asmorik Lapatxen: "Lapatxek antzeko ekimena nahi zuen martxan jarri, eta alderdi guztiek alde bozkatu zuten. Estatutuak ezin dituelako aldatu dago geldituta”.

Gauza bat baita Jaurlaritzak Larkeri eman berri dion ingurumen-inpaktu txostenak zer dioen, eta bestea enpresa pribatu batek hondakinak kantitate handian kudeatzeari ekiten dionean kontrola nork eta nola egiten duen, txostenak jartzen duena izan dadin benetako praktika. Zaldibarrek erakutsi digu zerbait kontrolaz. Azkoitiko plantaren kasuan, ez duenez Ingurumen Baimen Bateraturik oraingoz, kontrolaren arduraduna ez da Jaurlaritza izango, bertako udala baizik. Udalek baldintza zorrotzagoak jarri ahal dizkiete horrelako proiektuei Ingurumen sailak baino.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa Gipuzkoan
2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-08-01 | Jon Torner Zabala
Ibilbideak (IV)
Beloki: Han goitik hautsa ikusten da

Zumarragan badugu eraikin-multzo bat herriguneak besteko zabalera duena ia, Arcelor Mittal-en fabrika zaharra, industriak gurean izan duen garrantzia geroz eta urriagoaren erakusgarri. Hura itxi eta gutxira, 2021eko urrian, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen,... [+]


Zumarragan erraustegi bat jartzeko asmoa salatu dute

Plastic Energy enpresak Zumarragan hondakin plastikoen birziklatze kimikorako instalazioa jartzeko asmoa "kezka handiz" ikusten du Urretxu-Zumarraga Bizi! plataformak. Azpimarratu du pirolisiak osasunarentzat kaltegarriak diren kutsatzaile kimikoak askatzen dituela,... [+]


Zubietako erraustegiaren egoera Europako Parlamentura eramango du Ezker Anitzak

Errauste plantaren transformadorea matxuratu ondoren, Zubietan hondakinak energiarik sortu gabe erretzen ari direla salatu du GuraSOS elkarteak. Ezker Anitza-IUren aburuz, horrek erakusten du Gipuzkoako Ingurumen Gunea “bluf” bat dela eta Europako Parlamentura... [+]


Eguneraketa berriak daude