Ingurumen sailak leku desegokian kokatutako hondakin plantari eman dio ingurumen-inpaktu txostena

  • Lehenago eman zion Jaurlaritzako Ingurumen Sailak Larke 360 enpresari "hondakin ez arriskutsuak kudeatzeko instalazioaren" ingurumen-inpaktu txostena, eta ondoren eman dio Azkoitiko Udalari arau subsidiarioak aldatzeko baimena. Beraz, enpresari Ingurumen Sailak argi berdea eman zionean, lur hori ez zen hondakin planta ezartzeko egokia. Nola da posible baldintza horietan baimena eman izana?


2020ko apirilaren 24an - 08:07
Ivan Pedreira Lanchas-ek sinatua da Ingurumen sailak Larke enpresari arau subsidiarioek onartzen ez zuten lekuan hondakin planta egiteko emandako ingurumen-inpaktu txostena. Argazkian, Pedreira Ingurumen Administrazioaren zuzendaria, eta Elena Moreno Ingurumen sailburuordea. Argazkia: irekia.euskadi.eus.

Martxoaren 11n eman dio Ingurumen Sailak Larke 360 enpresari "hondakin ez arriskutsuak kudeatzeko instalazioaren ingurumen-inpaktuaren txostena". Data horretan, Azkoitiko arau subsidiarioek ez zuten baimentzen Azkaraten hondakin planta hori ezarri ahal izatea, lur horiek "ez direlako urbanizagarriak". Izan ere, arau subsidiarioek adierazten dute lur eremu bakoitzean zer jarduera egin daitezkeen eta zeintzuk ez. Nola da posible Ingurumen Sailak jarduera bati ingurumen-inpaktu txostena onartzea, jarduera horretarako baimenduta ez dagoen lur eremu batean baldin badago kokatuta proiektua?

Azkoitiko Udalari, aldiz, apirilaren 1ean eman dio herriko arau subsidiarioak aldatzeko "ingurumen-adierazpen estrategikoa". Zergatik ebatzi dira denboran alderantziz?

Nola da posible arau subsidiarioak betetzen ez dituen proiektu bat Ingurumen Sailak ontzat ematea?

Hainbat galdera daude argitzeko. Ingurumen Sailak konprobatu al zuen proiektua bateragarria zela arau subsidiarioekin? Azkoitiko Udalak adierazi al zion arau subsidiarioek ez zutela baimentzen Azkaraten hondakin planta bat ezartzea?

Zergatik dago hainbeste presa proiektu hau martxan jartzeko, baimenen sekuentziak ere aldrebestuz?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa Gipuzkoan
2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-08-01 | Jon Torner Zabala
Ibilbideak (IV)
Beloki: Han goitik hautsa ikusten da

Zumarragan badugu eraikin-multzo bat herriguneak besteko zabalera duena ia, Arcelor Mittal-en fabrika zaharra, industriak gurean izan duen garrantzia geroz eta urriagoaren erakusgarri. Hura itxi eta gutxira, 2021eko urrian, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen,... [+]


Zumarragan erraustegi bat jartzeko asmoa salatu dute

Plastic Energy enpresak Zumarragan hondakin plastikoen birziklatze kimikorako instalazioa jartzeko asmoa "kezka handiz" ikusten du Urretxu-Zumarraga Bizi! plataformak. Azpimarratu du pirolisiak osasunarentzat kaltegarriak diren kutsatzaile kimikoak askatzen dituela,... [+]


Zubietako erraustegiaren egoera Europako Parlamentura eramango du Ezker Anitzak

Errauste plantaren transformadorea matxuratu ondoren, Zubietan hondakinak energiarik sortu gabe erretzen ari direla salatu du GuraSOS elkarteak. Ezker Anitza-IUren aburuz, horrek erakusten du Gipuzkoako Ingurumen Gunea “bluf” bat dela eta Europako Parlamentura... [+]


Eguneraketa berriak daude