Azken zazpi gazteen espetxeratzea legez kanpokoa dela salatuko dute NBEn

  • Zazpi gazteen aurkako atxilotze eta espetxeratze prozesuan epaitegiak legezko protokoloaren arauak urratu izana salatuko dute abokatuek Nazio Batuen Erakundean. Legez kanpoko atxiloketak ikertzeko batzordera joko dute.


2015eko ekainaren 04an - 13:52

Espainiako Estatuan indarrean den prozedura legalak bi puntu nagusi ditu, Etxarte Salvador abokatuak Info7 irratian azaldu duenez:

- Kasuaren parteetako batek baldintzapeko askatasuna ukatzeko eskaera egin behar luke, kasu honetan fiskaltzak.

- Atxilotu ondorengo 72 orduetan aginte judizialaren aurrera eraman behar dituzte atxilotuak bista bat egiteko. Fiskalaren eta defentsaren eta akusatuen arrazoi eta argudioak entzun ostean, epaileak erabakia hartu beharko luke.

Ez dituzten prozeduraren bi puntuak bete, abokatuaren esanetan. Ez Ertzaintzak kartzeleratze agindua jakinarazi aurretik atxilotu zituen lauren kasuan, ezta Gasteizko herri harresian atxilo eramandako hiruren kasuan ere. Epaia irmoa ez bada ere, egun kartzelan dira Xabat Moran, Marina Sasgastizabal, Ainhoa Villaverde,  Bergoi Madernaz, Igarki Robles, Aiala Zaldibar eta Ibon Esteban. Legeak ezartzen duenaren kontra daudela argudiatuta, zazpi gazteen beheralako askatasuna eskatu dute NBEn. Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusira ere jo dute defentsako abokatuek aurretik jarritako helegiteei jaramonik ez dietela egin salatzeko. Hala, Angela Murillo, Carmen Paloma Gonzalez eta Juan Francisco Martel Auzitegi Nazionaleko laugarren aretoko epaileen aurkako salaketa jarri dute.

Atxiloketa bidegabeak ikertzeko Nazio Batuen Erakundeko batzordeak ikertuko du kasua eta Espainiako Justiziari helarazi beharko dio ebazpena.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
Gorka Roca Torreri babes agiria

Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]


Puigdemont terrorismoagatik ikertzeko agindu du Auzitegi Gorenak: auziaren klabeak

Espainiako Auzitegi Gorenak bat egin du Tsunami Demokratikoa mugimendua ikertzen ari den Manuel García Castejón Auzitegi Nazionaleko epailearekin: ondo ikusten du Carles Puigdemont eta beste hamaika lagun ikertzea eta haien aurkako auzi penala irekitzea. Hemen... [+]


Gorka Torre epaituko dute Izpurun eta Donibane Garazin euskararen aldeko ekintza batzuengatik

HerriBiltzako militantea den Gorka Torre konbokatu du martxoaren 26an Baionako auzitegiak UNESCOren izenean egindako margoketengatik.


2024-02-06 | Gedar
14.000 euroko zigor eskaera gazte batentzat, Palestinarekin elkartasunez Donostian egindako protesta bat dela-eta

Asteazken honetan deklaratu beharko du, eta elkarretaratzera deitu du GKSk: 11:30ean bilduko dira epaitegi aurrean. Iazko azaroaren 3an egindako protesta baten harira auzipetu dute gaztea; PSOEren egoitza aurrean mobilizatu ziren egun horretan, sionistak Palestinan egiten ari... [+]


Eguneraketa berriak daude