Nazioarteko 52 film izango dira ikusgai azaroaren 9tik 16ra bitartean, tartean euskara hutsean ekoitzitako Iker Maguregiren Azken Otsoa fikziozko lana eta beste bost Euskal Herrian grabatutakoak. Bilboko Golem zinemetan proiektatuko dira.
Bihar arratsean emango zaio hasiera hirurogei urte betetzen dituen Zinebi jaialdiari. Bilboko Arriaga antzokian izango da irekiera ekitaldia, eta bertan Mariano Llinos zinemagile argentinarra omenduko dute, “sorkuntzarako duen erradikaltasun estetikoa” goraipatuz.
Ekitaldian Ohorezko Mikelaldia emango diote. Lan berria ere aurkeztuko du Llinosek, 14 ordu irauten dituen La Flor filma –hiru egunez jarraian proiektatuko dute Azkuna Zentroan, azaroaren 11tik 13ra, arratsaldeko bostetan–. Itxiera ekitaldian bestalde, bigarren Ohorezko Mikelaldi bat emango da, Apichatpong Weerasethakul zinemagile thailandiarrari. Honen “errealitatea eta fantasia naturaltasunez uztartzeko duen gaitasuna” omenduko da.
124 herrialdetako 3.770 lanek egin zuten eskaera Zinebiko Sari Ofizialean lehiatzeko, eta horietatik 52 aukeratu zituen epaimahaiak. Tartean Euskal Herrian ekoitziak diren seik, eta euskara hutsean grabatua den batek; hori da Iker Maguregiren Azken otsoa film laburra. Honakoak dira lehiatuko diren eta gurean ekoitziak diren lanak: Bodgar Muresanuren Cadoul de cracium; Maria Elorzaren Ancora lucciole; Maider Fernandezen Amor siempre; Richard Sahagunen Il dolce far; eta Teresa Sendagortaren It is All Right Here. Orotara, 22 fikziozko film, animaziozko hamaika eta 18 dokumental ikusi ahal izango dira.
Aurten hirugarren aldiz ZIFF Zinebi First Film lehiaketa ere egingo da: opera prime-i bideratutako nazioarteko lehiaketa. Bost film izango dira lehian, hauek azpimarragarrienak: Andrea Bussman zinemagilearen Fausto (Kanada, 2018) eta Lousie Donschenen Casanovagen (Alemania, 2018).
Euskal Herriko zinemagintzari eskainitako Bertoko Begiradak saila ere ikusgai izango da. 19 film labur eta dokumental emitituko dira –tartean Sail Ofizialean lehiatuko direnak– Bilboko BBK aretoan, hilaren 12tik 15era.
Larunbatean, Euskal Zinemaren Eguna
Euskal Herriko zinemagintzaren “iragana, oraina eta etorkizuna omentzeko” prestatu dute egun hau. Solasaldiak eta tailerrak egingo dira, baina horrez gain, Sail Ofizialean lehiatuko duten euskal film laburren emanaldia izango da Azkuna Zentroko auditoriumean, arratsaldeko bost t’erdietan, eta horren ondoren euskal zinemagileak omenduko dituzte Bilboko Arte Ederren Museoan.
Ohorezko Mikeldi Bereziak banatuko dituzte bertan, azken 60 urteetan zinemagintzan jardun diren hainbat lagunen artean; besteak beste, Jose Antonio Sistiagak, Jose Angel Rebolledok, Anton Marikaetxeberriak eta Ramon Bareak jasoko dute garaikurra.
Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen Zinegoak jaialdiak 2025eko edizioko sariak iragarri ditu. Between Goodbyes eta Alma del desierto dokumentalak izan dira palmaresaren irabazle nagusiak.
Zinema eta arte eszenikoen LGTBIQ+ jaialdia Bilbon ospatuko dute ekainaren 23tik 30era,50 jarduera baino gehiagorekin.
'Ehun metro', Zergatik panpox', 'Hamaseigarrenean aidanez' eta 'Oraingoz izen gabe' dira zaharberritzen ari diren lanak. Zinemaldiko Klasikoak sailean ikusi ahalko dira.
Iratxe Sorzabalek sufritutako torturen gaineko testigantzak jasotzen ditu dokumentalak. Maiatzaren 20an emango dute dokumentala, 23:40an. Iaztik dago Primeran plataforman ikusgai, baina lehen aldiz emango dute telebistan.
2024ko urtarrilaren eta uztailaren artean Gazan filmaturiko 22 film laburrez osatua da From Ground Zero filma. Rashid Masharawi palestinar zinegilea dugu egitasmoaren oinarrian, eta 2023ko urriaren 7az geroztik Gazari buruz entzuten diren zenbakiei aurpegiak jartzeko asmoz lotu... [+]
Asteazkenetik aitzina Ipar Euskal Herrian, eta ostiraletik Hego Euskal Herrian; film oso gutxi estreinatzen dira horrela zinema aretoetan. Halaxe egingo du asteon Faisaien Irla-k. Fikzioa baitira mugak, horrela dio Asier Urbieta (Errenteria, 1979) zuzendariak: ez dira... [+]
Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.
Ezagutzen duzue Kneecap filma? Oscar sarietarako hautatu zuten. Belfasteko hirukote baten istorioa da. Kneecap Hip Hop talde ezaguna da gaur egun, eta hizkuntzaren aldeko jarrera (gaelikoa) argia dute, IRAren osteko belaunaldiaren gorabeherak kontatzen ditu filmak; drogak eta... [+]
No other land dokumentalaren zuzendari Hamdan Ballal kolono sionistek jipoitu zuten astelehenean bere herrian, beste hainbat palestinarrekin batera, eta Israelgo militarrek eraman zuten atxilo ondoren. Astarte goizean askatu dute.
Donostiako Tabakaleran, beste urte batez, hitza eta irudia elkar nahasi eta lotu dituzte Zinea eta literatura jardunaldietan. Aurten, Chantal Akerman zinegile belgikarraren obra izan dute aztergai; haren film bana hautatu eta aztertu dute Itxaro Bordak, Karmele Jaiok eta Danele... [+]
35 film aurkeztu dira lehiaketara eta zortzi aukeratu dituzte ikusgai egoteko Euskal Herriko 51 udalerritan. Euskarazko lanak egiten dituzten sortzaileak eta haiek ekoitzitako film laburrak ezagutaraztea da helburua. Taupa mugimenduak antolatzen du ekimena.
Pantailak Euskarazek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak aurkeztu dituzte datu "kezkagarriak". Euskaraz eskaini diren estreinaldi kopurua ez dela %1,6ra iritsi ondorioztatu dute. Erakunde publikoei eskatu diete "herritar guztien hizkuntza eskubideak" zinemetan ere... [+]
Geroz eta ekoizpen gehiagok baliatzen dituzte teknologia berriak, izan plano orokor eta jendetsuak figurante bidez egitea aurrezteko, izan efektu bereziak are azkarrago egiteko. Azken urtean, dena den, Euskal Herriko zine-aretoak gehien bete dituztenetako bi pelikulek adimen... [+]