Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak helegitea aurkeztu du Roberto Lebrero presoaren hirugarren graduaren aurka

  • Preso gasteiztarrari 2022ko uztailean onartu zion hirugarren gradua Arabako espetxeak, eta horrekin irteera baimenak. ARGIAk jakin duenez, beste bi preso gasteiztar daude Auzitegi Nazionalaren ebazpenen esperoan. Iragan asteazkenean Asier Rodríguez Santurtziko presoa itzularazi zuen espetxera Auzitegi Nazionalak, gradua lehengoratu ostean.


2023ko urtarrilaren 31n - 11:21
Azken eguneraketa: 12:40

2002an espetxeratu zuten Roberto Lebrero. Auzitegi Nazionalak helegitea onartuz gero, bigarren gradura eta erregimen itxira bueltatuko litzateke. Egun, astelehenetik ostegunera bitartean eta lotarako sartu behar du espetxean.

ARGIAk jakin duenez, beste bi euskal preso politikori emandako hirugarren graduen aurka ere aurkeztua du helegitea Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak. 2022ko otsailean espetxeetako tratamendu batzordeek hainbat euskal presori hirugarren gradua onartzen hasi zirenetik dozenaka helegite aurkeztu ditu fiskaltzak: momentuz, zazpi errefusatu ditu Auzitegi Nazionalak, eta beste zazpi onartu.

Asier Rodríguez espetxeratua

Asteazkenean Asier Rodríguez preso santurtziarra espetxeratua izan zen berriz ere, Auzitegi Nazionalak hirugarren gradua kendu eta bigarrengoa berrezarri ostean. Azaroan jaso zuen Rodríguezek hirugarren gradua.

Larunbatean mobilizazioa egin zuen Sarek Santurtzin, Rodríguezen espetxeratzea eta Auzitegi Nazionalaren jarrera salatzeko: “Beste behin ere, horretarako ardura eta beharrezko informazioa duten Espetxe Tratamenduetako Batzordeen erabakiaren aurka egin du Audientzia Nazionalak, presoek garatu beharreko espetxe ibilbidea eta etxerako bidea oztopatuta”. Dozenaka helegite aurkeztu ditu Auztiegi Nazionaleko Fiskaltzak espetxeek euskal preso politikoei onartutako hirugarren graduen aurka, eta horien ondorioz, hainbat presok bueltatu behar izan dute espetxeko erregimen itxira.

 

>/center>


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


2024-01-15 | ARGIA
Espetxe politikan salbuespeneko arauak desagertzeko exijitu dute 68.000 lagunek Bilbon

Hamarnaka mila lagunek Bilboko kaleak bete dituzte larunbatean, euskal preso politikoen eskubideak betearazteko eskatzeko manifestazioan. Sarek gogorarazi du ez direla pribilegioak eskatzen ari eta azpimarratu du “euskal gizarte pluralaren ahalegina” ezinbestekoa... [+]


Eguneraketa berriak daude