Espainiako Auzitegi Nazionalak 39 urteko zigorra ezarri dio Marixol Iparragirreri, 1985eko hilketa bat egotzi baitiote. Urtea hasi denetik, ezarri dioten hirugarren zigorra da; beste biak 122 eta 61 urteko zigorrak dira.
Marixol Iparragirre euskal presoari 39 urteko kartzela zigorra ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko zigor salak. 1985ean Estanislao Galindez Amurrioko (Araba) postariaren hilketan parte hartu izana leporatu diote, garai horretan ETAko Araba komandoko kide zela ebatzi eta hilketa egotzi baitiote. Kasu beragatik, beste bi pertsona daude zigortuak: Juan Carlos Arruti eta Josetxo Arizkuren.
Auzitegiak Iparragirre zigortzeko froga nahikoa dituela ebatzi du, besteak beste ETAko kide baten testigantza, zeinak aitortu duen, epaiaren arabera, ETAko hiru kideak etxean hartu zituela. Atentatua egiteko erabilitako autoan aurkitutako hatz markak, balistika frogak eta Espainiako inteligentzia zerbitzuen txostena ere ontzat eman ditu tribunalak Iparragirre zigortzeko.
Iparragirreri beste bi zigor ezarri dizkiote aurten. Auzitegi Nazionalak uztailean ezarritako 122 urteko espetxe zigorra otsailean berretsi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak, 1995ean Luciano Cortizo Espainiako armadako komandantea hiltzea leporatuta. Martxoan 61 urteko kartzela zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak, 1994an eta 1995ean bi atentatu agindu izana leporatuta.
Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte.
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da.
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian.
Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.
Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]
Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte.
Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]