Herrien autodeterminazio eskaria entzun da Bruselako kaleetan

  • Europar Batasunak autodeterminazio eskubidea onar dezan Euskal Herria, Katalunia, Galizia, Eskozia era Flandriatik joandako ordezkariekin manifestazioa egin dute Bruselan igandean.


2014ko martxoaren 31n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
"Bozka dezagun!" lemapean Europar Batasuneko hainbat herrik autodeterminazio eskubidea babestu dute Bruselako kaleetan (argazkia: Euskalherriaskatu.blogspot).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euskal Herriko ordezkaritzarekin bidaiatu du EH Bilduren Europako bozetarako hautagaiak, Josu Juaristik.

“Bozka dezagun” lemapean maiatzaren 25eko europar hauteskundeei erreferentzia egin diete manifestazioan parte hartu dutenek.

Steven Vergauwen mugimendu flandiarraren ordezkariak adierazi du historian lehenengo aldiz Europa osoko gizarte antolakundeetako ordezkariak proiektu positibo bakarrean elkartu direla, eta Flandriarentzat “ohorea” dela erabakitze eskubidearen aldeko “momentu esanguratsu honetan” halako gonbidatuak jasotzea.

Europar Batasuneko estatuen baitako independentzia eskaerak babesten dituzten 550.000 sinadura bildu dituzte antolatzaileek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Erabakitzeko eskubidea
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!