Europar Batasunak autodeterminazio eskubidea onar dezan Euskal Herria, Katalunia, Galizia, Eskozia era Flandriatik joandako ordezkariekin manifestazioa egin dute Bruselan igandean.
Euskal Herriko ordezkaritzarekin bidaiatu du EH Bilduren Europako bozetarako hautagaiak, Josu Juaristik.
“Bozka dezagun” lemapean maiatzaren 25eko europar hauteskundeei erreferentzia egin diete manifestazioan parte hartu dutenek.
Steven Vergauwen mugimendu flandiarraren ordezkariak adierazi du historian lehenengo aldiz Europa osoko gizarte antolakundeetako ordezkariak proiektu positibo bakarrean elkartu direla, eta Flandriarentzat “ohorea” dela erabakitze eskubidearen aldeko “momentu esanguratsu honetan” halako gonbidatuak jasotzea.
Europar Batasuneko estatuen baitako independentzia eskaerak babesten dituzten 550.000 sinadura bildu dituzte antolatzaileek.