Covite biktimen elkarteak hala eskatuta, joan den astean Nafarroako Gobernuak eskatu zien herrialdeko iparraldeko zenbat udalerriri Mikel Albisuri kentzeko irakurle taldeen gidari lana.
Covitek salatu zuen Mikel Albisuk Nafarroako iparraldeko hainbat udalerritako irakurle taldeak koordinatzen zituela. Horren ondorioz, eta “Nafarroako Elkarbizitza Planean oinarrituta”, Nafarroako Kultura Kontseilaritzak irakurle talde horiek kudeatzeko Albisuk duen ardura bertan behera uzteko eskatu zien hainbat udali. Aezkoa, Agoitz eta Erroibar Auritzeko teknikariek kontratatu dute Albisu Irakurle taldea dinamizatzeko.
Orain, Aurizberriko irakurle taldeko hamabost lagunek salatu dute modu horretan, Mikel Antzari –hori da Albisuren izen literarioa– “inongo epaitegik edo auzitegik halakorik agindu gabe, herritar libre gisa lanerako duen eskubidea ukatu nahi diotela”.
Irakurle taldeak “beti saio zinez aberasgarriak gertatzen” direla diote herritar horiek eta ekimenak irauten duen lau urteotan ikasi dutela haien barnean sortzen diren pentsamenduak hitzetan jartzen, “besteei ulertarazteko moduan”. Ikasi dute, halaber, “besteei entzuten, haien iritziak kontuan hartuz.
Baina, batez ere, solasaldi hauei esker gure literaturazaletasunean sakondu dugu, literaturaz ikasi dugu eta saiora sartu ginen baino aberatsago atera gara: irakurria genuen liburua kolore berriz ikusi dugu solasaldian parte hartzen dugunoi esker”.
Sinatzaileen iritziz, “solasaldiak antolatzeko ardura duen Mikelen aurkako erasoa ez ezik literaturaren eta euskararen kontrako erasoa ere bada honakoa”. Eta eskatzen dute “bakean utz gaitzatela orain arte bezala denon aholkuak entzunda Mikelek proposatzen dizkigun irakurgaiez gozatzen”.
Honako webgunean zabaldu du agiria taldeak: www.emanbakea.eus. Bertan agertzen dira sinatzaileak, solasaldietan aztertu dituzten liburuen zerrenda eta herritarrek agiriari atxikimendua adierazteko aukera.
Albisu 2004an atxilotu zuten Frantziako Estatuan eta han egin zuen preso 2019ra arte. Espainiako Segurtasun Indarren ustez, hainbat urtez ETAko buruzagitzako kide izan zen. Espainiako legediak birgizarteratze politikak bultzatzen ditu preso guztiekin, kalera ateratzen direnean beste edozein herritarrek bezala lan egin ahal izan dezaten. Errealitatean, aldiz, eta bereziki hainbat biktima elkartek bultzatuta, preso politiko ugariri lan egiteko trabak jartzen dizkiete, batez ere lan horietan zuzenean edo zeharka erakunde publikoak tartean badira.
Anatomia bertikalak
Lierni Azkargorta
Balea Zuria, 2025
------------------------------------------------------------------
Lierni Azkargortak Anatomia Bertikalak liburuaren aurkezpen saioan esan eta Berria egunkariak jaso moduan irakurri ditut poema gehienak: ozen, ahoz... [+]
2020ko Euskadi Literatura Saria irabazi zuen Cambiar de idea (Ideiaz aldatu) autofikzio feministarekin. Emakume idazleek literatura kanon patriarkalera egokitu beharra kritikatu zuen liburu horretan. Todo empieza por la sangre (Dena odoletik hasten da) bere seigarren... [+]
LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]
Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022
-----------------------------------------------------
Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]
Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
2024an sortu zuten Kontalaritza Eskolari buruz hitz egiteko elkartu gara Ane Gebara, Ane Arrugaeta eta Itziar Rekalde ipuin kontalariekin. Kontalaritzaren izaera artistikoaz, bat-batekotasunaz, formakuntzaz, emanaldiez eta abarrez mintzatu dira. Besteak beste, eskolak eman dien... [+]
Carmilla
J. T. Sheridan Le Fanu
Itzulpena: maialen berasategi
Erein, 2025
------------------------------------------------------------------------
Literatura unibertsala bilduman argitaratu berri dute J. T. Sheridan Le Fanu irlandarraren 1872ko Carmilla. Maialen... [+]
Berritu ala hil. Hori esaten diogu geure buruari. Ariketetatik ariketa gabeko alera, narraziotik gertuago, metaforarik gabe, zuzenago. Orain? Orain gehiago behar dugu. Narrazioago, ezmetaforatuago, ariketagabeago.
Pertsonaia bat sortuko dugu. Pertsona bat. Istorio batean... [+]
Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025