Gizon bat espetxeratu dute Iruñean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

  • Iruñeko Buztintxuri auzoko trenbidetik gertu gertatu zen sexu erasoa igandean, 22:30ak aldera. Herritarrak izan ziren Poliziari gertakariaren berri eman ziotenak eta biktima artatu zuten agenteak agertu arte.


2023ko maiatzaren 02an - 11:22
Argazkia: Dani Blanco / ARGIA.

Iruñeko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen igandean Buztintxuri auzoan, emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta. Trenbidearen eta Victor Eusa kalearen artean izan zen erasoa, 22:30ak aldera.

Bizilagunek eman zioten abisua Poliziari eta biktimarekin geratu ziren agenteak agertu arte. Poliziek biktima artatu eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten. Sexu erasoen kontrako protokoloa aktibatu eta abokatu zein psikologo banaren laguntza eskaini zioten emakumeari.

Erasotzailea unean bertan atxilotu zuten. Aurrekari penalak ditu eta, epailearen aurretik pasatu ondoren, espetxera bidali dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Lau urteko kartzela zigorra ezarri diote 41 urteko gizon bati Iruñean, bikotekideari sexu erasoak egiteagatik

Zortzi urtean ezingo da bikotekide ohiarengana hurbildu eta 5.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio.


Bi gizon atxilotu dituzte Galdakaon, sei adingaberi sexu erasoak egitea egotzita

Polizia-ikerketa zabalik dago eta atxilotuei konfiskatutako material informatikoa eta gailu elektronikoak aztertzen ari dira. Ertzaintzak uste du biktima gehiago egon daitezkeela. Antza, "opariak" ematen zizkieten trukean.


2024-02-13 | ARGIA
Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan eta Ibarran, hiru sexu-eraso egitea egotzita

28 eta 37 urteko bi gizonezko atxilo hartu ditu Ertzaintzak, bata Tolosan eta bestea Ibarran. Biktimetako bi adin txikikoak dira.


Eguneraketa berriak daude