Duda handiak nireak, beti, ene ikerketetan: handiagoak nahiko nituzke oraingoan, hauteskundeen biharamunean. Izan ere, egoeraren ikerketak baikorrak direnean, hobe deritzot, badaezpada ere, guztiz ez sinesteari haiekin. Baina ezkorrak direnean, nahiago izanen nuke haiekin batere ez sinetsi.
Hedabideen ezinbertzeko bazka dira urgentziazko analisiak, berauen eskaera batzuei edo bertzeei luzatuz. Baina zer lortuko ote? Urgentziazko analisiak ala larrialdietakoak? Pentsa: direnak direlakoak emaitzak, denenak guztira zein lehiakide bakoitzarenak, onak zein txarrak, azalpenak eman behar berehala; hots, urgentziazko analisiak eman behar; eta batzuen analisiek, beti, larrialdietako analisiak dirudite, ebakidura-edo zirt edo zart egin ondoren, matxuraren diagnostikoa uste bezain ezkorra ez izateko ahaleginka, ZIUan ez sartzeko modukoa behintzat.
Bi digresio orain arte, gaiari heldu aurretik. Aski esanguratsuak, nik uste, biak, digresio izanik ere. Baina hirugarren bat botako dut: hiltzaile omen da tabakoa erretzea (bizitza delarik, ordea, hilkortasunaren baldintzarik ezinbertzekoena); ba, hemen nauzue erretzeari emanda, oraintxe burura datorkidan ideia bakoitza nola edo hala biribildu eta hurrengoarekin logika sentiberegiarekin ez lotzeko ahaleginetan, kezko eraztunak gora bota eta bota. Tabakoarena, hauteskundeen kontuak bezala gehien-gehienetan, hil ala biziko kontua ez delakoan.
Hainbertze dira ene neuronen itsasoan sartzen diren giltzak, dagozkigun eremuetako ateetakoak, non haur-abestia dabilkidan buruan urpekari: “Non daude giltzak?”.
Lehorreko lurralde dugu Nafarroa: eskuina, bagenekien, Monterrosoren dinosauroaren parekoa da; lau koalizioetako gobernuaren alde apustularietako batek, autogobernu eta euskaltzaletasun arloetan ezezagun handiena duguna izan arren berau, jauzi handia egin du aurrera, bertze hiru kideen boto-emaileak dezente xurgatuz; gaurko nafar gobernuaren uhalen gidariak, bertze bi bidaideek bezala, behera jo du, Senatuko ordezko bat lorturik dena dela, Aldaketaren aldeko guztiak lagun… Urpekari trebeak beharko ditugu giltzen bila, are trebeagoak geure urak lurpekoak direnez.
EAEn, Pablo Iglesias irabazle, ezker abertzale ofizialaren kontura hein handi batean: abertzale erradikal asko, antza, abertzale bainoago erradikalak ditugu, Estatu eremuko indarren arraste arrain-sarda, nolako itsaslasterrak dabiltzan.
Estatu eremuan, bigarren itzuliaren irrikan Iglesias, baina itsasalde itzel luzeak ditu penintsulak, urpekariak giltzen bila luzaro entretenitzeko modukoak: areago, ate birakarien jabeek nekez botako dituzte giltzak itsasora.
Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.
Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]
Deialdiak eta asanbladak sare sozialen bidez eginda, protesta jendetsuak ari dira izaten Marokon, hala nola Rabat hiriburuan eta Casablanca eta Tanger hirietan. "Egiturazko erreformak" eskatzen dizkiote gobernuari.
Belateko tunelen adjudikazioan ez zela irregulartasunik egon esan du Nafarroako lehendakari Maria Chivitek. Espainiako Senatuan egin du agerraldia, Koldo auzia ikertzeko batzordean.
Frankistek Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urte bete direnean, ekitaldi jendetsua egin du Sortuk Iruñeko Anaitasuna pabiloian. “Bakarren batzuk haien memoria kriminalitzatzen eta jazartzen jarraitzen dute”, esan du alderdiko idazkari nagusi Arkaitz... [+]
Irailaren 21eko goizaldean, herritar bat labankadaz hil zuten Bilboko Solokoetxen. Hurrengo egunetan luze jorratu zuen gertaera El Correo egunkariak. “Matxetez” egindako borroka baten ondorio izan zen heriotza aurrenik; labankada bakar baten ondorio gero. Bi talderen... [+]
"Frankismoaren adierazpen zehatzen" eta "faxismoaren berrindartzearen kontra mobilizatzera eta antolatzera" deitu dute.
Frankismoaren azken exekuzioak hartu ditu hizpide Javier Buces historialariak, Askatasun Haizea (Txalaparta) liburuan. Estatuak eragindako biktimak, "bigarren mailako biktima" izaten jarraitzen dutela uste du Bucesek.
1985eko irailaren 25ean Inaxio Asteasuinzarra hernaniarra, Sabin Etxaide zestoarra, Agustin Irazustabarrena astigarragarra eta Jose Mari Etxaniz urretxuarra hil zituen GALek Baionan. 40 urte geroago omenaldia egin diete Monbar Hotelaren aurrean, hil zituzten lekuan.
Guardia Zibilak "jardunaldi irekiak" antolatu ditu irailaren 27an Bilboko Ramon de la Sota moilan, Karola garabi ezagunaren ondoan, eta armak eta ibilgailuak erakutsiko dituzte, besteak beste. Naiz-ek argitaratu duenez, erakustaldia egiteko Bilboko Udalaren baimena dauka... [+]
Gaizkile elkarte baten parte izateagatik jarri diote kartzela zigorra; haatik, bestalde leporatzen zitzaionarentzat errugabetu du Pariseko Auzitegi Korrekzionalak. Frantziako presidentetzarako 2007ko kanpaina finantzatzeko Muammar Gaddafi Libiako diktadore zenarengandik... [+]
2023ko urriaren 7tik urte bi bete diren honetan, Palestinako Presoen Elkarteak eta Espetxeratutakoen Batzordeak kaleratutako txosten batek alarmak piztu ditu: bertan salatzen dute Israelgo kartzeletan dauden preso gazatarrek “muturreko tortura eta abusuak”... [+]
1985ean Guardia Zibilak Mikel Zabalza bahitu, torturatu eta hil zuela 40 urte dira aurten. Hori dela-eta, ekimen berezia antolatu dute hainbat eragilek: autobus ibiltari batek erakusketa eramango du herriz herri, kasuari buruz oraindik erantzunik gabe dauden galderak... [+]
Jon Gurutz Gomez Goikoleak Juan Mari Atutxaren ondoan egin zuen lan Jaurlaritzaren Segurtasun Sailean 1992 eta 1998 artean, lehenik prentsa aholkulari gisa eta 1994tik kabinete buru. Izendapena Miren Dobaran Arkautiko aurreko zuzendariak dimisioa eman eta ia bi hilabetera... [+]
Baigorri, Urruna, Maule, Ozaze, Izura, Lexantzü edo Itsasuko herriko etxeetan Palestinako bandera agerian eman dute, palestinar populuari sustengu gisara. Aste hondarrean prefetak Palestinako bandera kendu arazi zuen Maulen.