Herri-lurretan dauzkan eukaliptoak ebakitzea erabaki du Xixongo Udalak, Asturiasen

  • Xixon hiriko udal batzak gehiengoz erabaki du herri-lurrak "eukaliptorik gabeko" eremu izendatu eta dagoenekoz horietan landatutakoak ebakitzen hastea. Izquierda Unidak aurkeztutako proposamenak PPren kontrako botoak bildu zituen; honek ezkerreko hautetsiei aurpegiratu die eukaliptoaren aurka "aurriritzi ideologikoengatik" daudela.


2020ko azaroaren 04an - 16:30
Eukaliptoek itsasoraino sartu dute muturra Xixon inguruetan. (Argazkia: Greenpeace)

Portugaldik hasi eta Gipuzkoarainoko itsas bazter guztian dago auzitan azken urteetan basoa baino zuhaitz-monolabore bihurtu den eukaliptoa, ingurumenarentzako dakartzan kalte ugariengatik. Oraingoan Asturiasko Xixon hirian (270.000 biztanle) udal batzak izan du eztabaidagai eta erabaki du udalarenak diren lursailetatik kanporatzea eukaliptoa eta lehendik aldatuak ebakitzen hastea.

Urrats txiki bat da Xixonen udal eremuan zuhaitz inbaditzaile honek hartu duen indarra pittin bat kontrolatzeko. Zeren eta jabe pribatuak dauzkaten eukalipto sail zabalei dagokienez, zinegotziak ez baitira askoz aurrerago joatera ausartu, eukaliptoa hobeto kudeatzeko plan bat abiaraziko dutela erabakitzeaz gain. Lursail pribatuetako eukaliptoei eskua sartzea kostako zaie agintariei, Atlantiko eta Kantauriko kostalde osoan paperaren eta egur merkearen lobbyek daukaten indarra ikusita. Xixongo udalerriak, EFE agentziaren arabera, 3.000 hektarea baso omen dauzka eta horietatik 2.000 dauzka eukaliptoak hartuta.

Asturiasko ekologisten arabera, Asturiasen ere urte gutxitan orokortu da eukaliptoa, nahiz eta oraindik horren monolaborea ez iritsi Galizian daukan larritasunera. Asturiasko lurretatik 70.000 hektarea omen dauzka hartuta eukaliptoak, hau izanik eskualdeko zuhaitz mota ugariena. Gaur Asturiasek indarrean daukan basoen legeak 2050erako aurreikusten zuen eukalipto kopurua dagoenekoz gainditua zeukan... 2018an.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eukaliptoa
2023-06-07 | Ilargi Manzanares
Eukaliptoen monolaborantzaren aurkako mendi martxa Berangon larunbatean

“Dirua landatu, miseria jaso” leloarekin, Berangoko (Bizkaia) metro sarreratik hasiko du Sukar Horiak eukaliptoen monolaborantzaren aurkako mendi martxa, goizeko 11:00etan.


2023-04-24 | Estitxu Eizagirre
Baso Biziak plataformaren balorazioa
"Mozioak onartu ez diren udaletan monolaborantzak aurrera egin du, baita eukaliptoak landatuz ere"

Baso Biziak plataformak 2021ean sortu zenetik orain arteko balorazioa egin du apirilaren 22an Elgetan. Ibilbide honetan zehar, basogintza eredu berriari buruzko mozioak aurkeztu dituzte hainbat udaletan eta 2021ean Udaletako mozioen gida osatu zuten, bide hori jorratu nahi duen... [+]


2023-04-17 | ARGIA
3.000 eukalipto baino gehiago bota ditu Lurraren Askapen Fronteak Hernani eta Arano artean

Lurraren Askapen Fronteak hedabideetara bidali duen oharrean eman du apirilean egin duen ekintza zuzenaren berri. Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan, Hernani eta Arano artean kokatutako landaketa industrialean 3.000 eukaliptotik gora eraitsi ditu, argudiatu duenez, "bertako... [+]


Ekintza zuzena
Ehunka eukalipto moztu eta haritzak landatu dituzte Arratiako baso batean

20 ekintzaile inguru 25 hektareako jabetza pribatu batean sartu dira, eukaliptoak moztuz eta hesiak apurtuz. Eukaliptorik ez, haritza bai! mendi martxa bertatik igaro da, eta herritarrek dozenaka haritz landatu dituzte eukaliptotik askatutako eremuan. Ekintzaileek ekintza... [+]


Eguneraketa berriak daude