Mikel Karrera eta Garikoitz Aspiazuren kasuan, epaitu ostean, Frantziako Estatura lekualdatuko dituzte berriz, espetxe zigorrak betetzen jarrai dezaten. Bestalde, datozen asteetan Espainiaratu eta epaituko dute Marixol Iparragirre ere.
Frantziako Estatuak asteartean adostu du Garikoitz Aspiazu eta Mikel Karrera preso politikoak Espainiako Justiziaren esku uztea, "itxi gabe" dauden auziak direla-eta, Espainiako Estatuan epaitu ditzaten. Epaiketaren ostean, Frantziako Estatura lekualdatuko dituzte berriz, espetxe zigorrak betetzen jarrai dezaten. Ez da bi presoak behin-behinean estraditatzen dituzten aurreneko aldia izango.
Aurreikuspenen arabera, Karrera izango da Espainiaratuko duten lehenengoa; hain zuzen, datorren ostiralean, abuztuak 30ean. Iraila erdialdean epaituko dute. Ustez ETA erakundeko bi kidek erabilitako furgoneta bat alokatzeagatik epaituko dute.
Irailaren 2an estraditatuko dute Aspiazu. 2001. urtean Jose Maria Lidon Bizkaiko Probintzia Auzitegiko epailea hiltzeko atentatuan parte hartu izana egozten diote, eta auzi horren harira epaituko dute oraingoan. Urtzi Murueta ere epaitu zuten gertakari horiek zirela-eta, baina errugabetu egin zuten.
Marixol Iparragirre ere estraditatua
Espainiako Audientzia Nazionalak duela lau urte egin zuen Marixol Iparragirre estraditatzeko eskaera. Hala, datozen asteetan Espainiaratuko dute, epaitua izan dadin. Luciano Cortizo Armadako komandantearen hilketagatik epaituko dute.
2004. urtean atxilotu zuten Iparragirre, Frantziako Estatuan, Mikel Albisu Mikel Antza preso politiko ohiarekin batera. Hala, 20 urteko kartzela zigorra ezarri zieten biei. Iragan urtarrilean Espainiaratu zuten Albisu, eta ez zegoenez itxi gabeko auzirik bere gain, aske utzi zuten.
Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte.
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da.
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian.
Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.
Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]
Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte.
Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]