Aske da ‘Belletti’, poliziak salatari izatea proposatu zion kamerundarra

  • Hilabete zeraman Taffou Nyame Renaud Belletti Bartzelonako Atzerritarren Internamendu Zentroan atxikita. Martxoaren 24an geratu da aske kamerundarra. 2014ko maiatzean Melillako hesia zeharkatu zuen. 2015eko otsailaren 23an atxilotu zuen Guardia Zibilak Kamerunera deportatzeko mehatxupean eta salatari lanak egitea proposatu zion Espainian bizitzearen truke.


2015eko martxoaren 27an - 10:59
Belleti aske utzi dute martxoaren 24an. (Argazkia: La Directa).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

La Directa hedabideak jaso ditu Bellettiren abokatuaren adierazpenak: “Asilo eskaera bideratzen ari delako geratu da aske”. Hala ere, erabakiaren esperoan “adostu da Renaud aske uztea”.

Poliziaren baimena izan arren, bederatzi hilabetez itsasontziz Melillatik iberiar penintsulara bidaiatzea eragotzi diote Bellettiri.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia
Eguneraketa berriak daude