Iruñeko Udaleko aurrekontu hitzarmena sinatu dute lau indarrek

  • EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak hitzartu dute akordioa.


2024ko martxoaren 04an - 11:34
Azken eguneraketa: 14:57
Aurrekontu akordioa sinatzen.

Martxoaren 4an sinatu dute akordioa Iruñeko alkate Joseba Asironek (EH Bildu), Marina Curielek (PSN), Koldo Martinezek (Geroa Bai) eta Txema Mauleonek (Zurekin Nafarroa).

Bi urteren ostean, eguneratutako aurrekontuak izango ditu Iruñeko Udalak. Abenduaren 28an zentsura mozioa aurrera atera zenez geroztik, aurrekontuak onartzea izan da udal gobernu berriaren lehentasunetako bat.

Bere historiako bigarren aurrekonturik altuenak, hiru urteko geldialdiaren ondoren

Aurkeztutako proposamenarekin alderatuta, hiru milioi euro gehiago izango ditu aurten udalak. 265 milioi euro izango ditu gasturako zein inbertsiorako. Bigarren aurrekontu handiena izango da.

Inbertsioari dagokionez, 64 milioi euro izango ditu. Otsaileko proposamenarekin alderatuta, aurreikuspenak hobetu dira: lehenik eta behin, martxoaren amaierarako 29 milioi euro izango ditu inbertitzeko, eta maiatzetik aurrera espero du beste 35 milioi euro izatea, lur sailen salmenten zein diru soberakinei esker.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruñeko Udala
Haur eskolak euskaraz eskatu ditu berriz ere Iruñeko Euskalgintzak

Ehunka lagun atera ziren ostegun honetako arratsaldean Sarasate Pasealekutik eta manifestazioa egin zuten Iruñeko Udal Plazaraino, eskatzeko udalari hiriko haur eskoletan euskaraz ikasteko eskubidea izatea lehentasunen artean jar dezala. "Haur eskolak euskaraz: eman... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


Asiron: “Iruñeko eredua esportagarria dela erakutsi behar dugu”

Larunbatean 100 egun bete ziren Joseba Asiron aginte makilaz jabetu zenetik, abenduaren 28an, Iruñeko Udalaren historiako lehendabiziko zentsura mozioaren bitartez. Lasai hartu du Euskalerria Irratia udaletxeko Harrera Aretoan, egindako lanaz harro. “Hiru hilean... [+]


Alde Zahar auzo ekimena
"Iruñeko apartamentu turistikoen erdia Alde Zaharrean daude"

Iruñeko Alde Zaharreko Alde Zahar ekimenak turismo masiboaren aurkako eta auzoaren defentsarako kanpaina abiatu du ostegun honetan.


Eguneraketa berriak daude