Asiloa eskatu duen LGTBI kolektiboko marokoar bat Bartzelonatik deportatua izateko arriskuan da

  • Bartzelonako Atzerritarrak Barneratzeko Zentro baten 60 egunez itxita egon den Mohamed edozein momentutan bidal dezakete bere jatorrizko herrialdera bueltan.


2018ko ekainaren 01an - 10:48
Zona Francako Atzerritarrak Barneratzeko Zentroaren aurrean egindako elkarretaratze bat (La Directa)

Tanquem els CIEs plataformak eta El Racisme Ens Tanca kolektiboak ostegunean plazaratutako urgentziazko komunikatuan azaldu dutenez, bere jatorrizko herrialdean sexu-joeragatik heriotza mehatxuak, errepresaliak eta bazterketa jasan ditu asiloa eskatu duen gizonezkoak. Deportatua izanez gero honen askatasuna eta osotasun psikiko zein fisikoa arriskuan egongo liratekela salatu dute. Marokon homosexualitatea sozialki zein penalki jazarria da.

Tanquem els CIEs plataformako talde juridikoko partaide batek La Directari adierazitakoaren arabera, apirilaren 4an itxi zuten Zona Francako zentroan gizonezkoa, eta honek automatikoki aurkeztu zuen asilo eskaera. Eskaeraren aurrean jasotako ukazioak “ez justutzat” jo ditu plataformak, eta errekurtsoa jarri dute Espainiako Auzitegi Nazionalaren aurrean, honek kasua berrikusteko. Momentu honetan Auzitegi Gorenak kasua ikertzeko prozesu bat zabalik dauka, eta Tanquem els CIEs plataforma, bere aldetik, ofiziozko abokatuarekin harremanetan jartzeko ahaleginetan dabil derrigorrezko deportazioa ekiditeko neurriak hartzeko.

Espainiako Poliziak, baina, beste bertsio bat dauka Betevé telebistak adierazitakoaren arabera. Hauen bertsioari dagokionez, Atzerritarrak Barneratzeko Zentroaren zuzendaritzak ez dauka jasota asilo debekuaren aurrean jarritako inolako errekurtsorik. Eta hori horrela, bere egoera irregularragatik asiloa eskatzen duen gizonezkoaren kanporaketari bidea eman zaiola argudiatu dute.

Komunikatuan, jatorrizko herrialdean giza eskubideen urraketa pairatzeko arriskuan dagoen pertsona bat kanporatzea debekatzen duen printzipioari jarraitzeko eskatu diete kasu honen arduradunak diren Espainiako Poliziari eta Espainiako Barne Ministerioari.

#MohamedSeQueda eta #StopDeportació aldarriekin ari dira salaketak plazaratu eta mobilizazioak deitzen.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-04-10 | ARGIA
Migratzaileei laguntzeagatik gutxienez 117 pertsona auzitara eraman dituzte Europan 2023an

Pertsona migratzaileak laguntzea kriminalizatzen duten politikak nagusi dira Europar Batasunean, eta hori egiteagatik auzitara eraman dituzten pertsonen kopuruak errekor berria ezarri du 2023an: gutxienez 117.


Polizia operazio "arrazista" Donostian: 29 lagun eraman ditu Poliziak identifikatzeko

Ostegun goizeko 8:00etatik 12:20era Polizia operazio handia egon da Donostiako Martutene auzoko etxe okupatu batean. Espainiako Poliziak, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak elkarrekin egin dute operazioa, “atzerritarren bulegoaren operazioa” dela azaldu dute. Donostiako... [+]


Eguneraketa berriak daude