"Botoa eman ez digutenei aditu diegu eta kasu egingo diegu"

  • Hasier Arraizek (Sortu) analisi hau egin du 23:20ean: "Urrats handi bat eman nahi izan dugu eta onartu behar dugu ezingo dugula nahi adinako urratsa eman, eta zoriondu behar ditugu gu baino emaitza hobeak lortu dituztenak. Botoa eman ez diguten herritarrei aditu diegu eta kasu egingo diegu. Dena ez dugu ongi egin, kudeaketan eta elkarlanean hobetu behar dugu".


2015eko maiatzaren 24an - 23:21

Jasotako boto kopurua eskatutakoa bai baina behar bestekoa ez dela izan azaldu du: "300.000 boto eskatu genizkien herritarrei udaletan, eta 300.000 boto baino gehiago eman dizkigute. Beraz, ezin kexatu, baina ez dira nahikoak izan gure helburu guztiak betetzeko".

23:50ean, ETB1en eginiko adierazpenak:

"Onartzen dugu EAJren garaipena eta zoriontzen ditugu. Badirudi guk kudeaketan zailtasunak izan ditugula jendearekin konektatzeko, eta beste alde batetik ematen du EH Bilduren kontrako botoa trinkotu egin dela EAJren inguruan. Botoa eman ez dutenei esan nahi diegu jaso dugula mezua eta kasu egingo diegula. Emaitza hauek izan baditugu da gauza denak ongi egin ez ditugulako. Araban gauzak ongi joan dira, eta Nafarroan oraindik aiduru gaude ea aldaketa posible izango den".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Udal eta foru hauteskundeak 2015
Uxue Barkos
"Nafar gizartean aldaketa sakona gertatu da"

Nafarroako Parlamentuko zarata politikotik at, Uxue Barkos lehendakariak gizartea lasai dakusa. “Kalera ateratzen bazara, jendea lasai ikusten duzu, lasaitasunez hartzen dute azken lau urteotan  gizartean gertatu den aldaketa sakona”, adierazi du Barkosek,... [+]


2018-12-14 | Mikel Asurmendi
Aldaketaren aldeko politika gauzatzen jarrai liteke Nafarroa Garaian

Nafarroako Foru hauteskundeak maiatzean izanen dira. EiTB Focusek egindako inkesta baikorra da oro har, gaur egun, Nafarroako Gobernuan ari den koalizioarentzat. Iruñeko Udalean ordea, egungo gobernuaren jarraipena kolokan liteke.


Ahal Duguko zuzendaritzaren kontrako bide legalak hartuko dituela iragarri du Laura Perez parlamentariak

Nafarroako Ahal Duguko bozeramaile ohiak bere kontra abiatutako prozesua salatu, eta aldaketa arriskuan ez dagoela azpimarratu du.


2017-10-12 | Andoni Mikelarena
'Euskara Ofiziala Nafarroa Osoan' kanpaina abiatu du Kontseiluak

Eremu mistoko hainbat herritan egingo dute kanpaina. Herritarrak instituzioei zonifikazioarekin amaitzeko eskabidea egitera bultzatu nahi dituzte.


2017-09-06 | Guaixe .eus
Nafarroako Parlamentuak Altsasuko auziko fiskaltzaren eskaerarekin "erabateko desadostasuna" azaldu du

Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak ferietako liskarragatik auzipetutako gazteen kontra fiskaltzak egindako zigor eskaeren aurka egin du.


Eguneraketa berriak daude