Artistentzako bere laugarren Nazioarteko Open Call-a abiatu du Getxophoto jaialdiak

  • Laugarrenez, Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiak mundu osoko artista bisualak deitu ditu XV. edizioaren gaiari buruz duten ikuspegia ematera. Oraingoan, "Partekatu" izango da oinarria, eta nazioarteko epaimahai batek aukeratuko ditu aurkeztutakoen artean hiru lan irabazleak. Hautatutako horiek irailaren 1etik 26ra bitartean ikusi ahal izango dira, jaialdiak iraun bitartean.

Melissa Schriek, serie The City is a Choreography
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko urtarrilaren 14an - 09:20

Izen-emateak Picter plataformaren bidez baino ezin izango dira egin; bertan, oinarriak, ohiko galderak eta parte hartzeko baldintzak kontsulta daitezke.

Jon Uriarte, Getxophotoren komisarioaren testua

"Garraiobideen eta komunikazio-teknologien garapen globalak mundu erabat interkonektatua eta interdependentea eratu du. Pertsonen, komunitateen eta botere publiko eta pribatuen arteko elkarrekintza azkarragoa eta iraunkorragoa duen nazioarteko agertokia. Informazioaren eskuragarritasunak eta migrazio-fluxu handiek planeta-kontzientzia moduko bat sortu dute, batetik, kulturak hurbilduz edo harreman eta helburu komun berriak ezarriz, eta bestetik, gero eta handiagoak diren desberdintasun ekonomikoak, aurreiritzi ideologikoak eta politika erreakzionarioak agerian utziz.

Eszenatoki berri honetan, teknologia-, gizarte-, kultura- eta ingurumen-fenomeno batzuk partekatzearen nozio tradizionala eguneratzen ari dira. Eskuzabaltasunean eta integrazioan oinarritutako elkartasunaren ideia komunitateen arteko hierarkiak ezartzen ditu. Bide horizontalak eta errespetuzkoak, bizikidetzan oinarritutakoak eta desberdintasuna ospatzen dutenak aldarrikatzen dituzten mugimenduek elkartasunaren ideia hau aldatzen ari dira. Bizi ari garen larrialdi klimatiko globalean, planetako baliabide natural mugatuek nazioz gaindiko erantzunkidetasunerako eta biziraupenerako borondatea eskatzen dute. Egoera konplexu horretan, Interneteko informazioaren liberalizazioak polarizazioa sustatu du, eztabaida publikoen arreta adierazpen-askatasunaren eta zaintza-kapitalismoaren mugetan jarriz. Ondasunen metaketa indibidualak eta pandemia globalaren testuinguruan, desderdinarekiko beldurrak zuzentzen duten mundu honetan, partekatzeko eskubideak, beharrak eta erantzukizunak berebiziko garrantzia hartu dute. Eta horregatik hain zuzen ere, partekatzearen ideia barneratzen ari den adiera berri horiek aztertzea proposatuko da GETXOPHOTO 2021ean".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argazkilaritza
'Denbora geldirik dagoen lekua': Wiki Loves Monuments 2023 lehiaketaren irabazleak

2023ko Wiki Loves Monuments argazki lehiaketako hamabost irabazleak iragarri dituzte. Wikipediaren atzean dagoen Wikimedia Fundazioak urtero antolatzen du eta munduko argazki lehiaketa handiena da. Iaz 46 herrialdetako 4.700 argazkilarik parte hartu zuten, lizentzia libreak... [+]


Eulalia Abaitua, emakumeei begiratu zien argazkilaria

Euskal Herrian argazkigintzan emakume aitzindaria izan zen Eulalia Abaitua Allende-Salazar (Bilbo, 1853 – Bilbo, 1943). XX. mendeko euskal gizartea erakusten digute berak eginiko argazkiek: eguneroko jardunak, lanbideak, jaiak... jaso zituen. Emakume baten begiradak... [+]


2024-01-28
Isabel Azkarateren lana, Tabakle
Kliska bakarreko argazkilaria

Donostiako Maria Cristina Hoteleko sarrerako eskaileretan dozenaka argazkilari elkar kolpatzen dira, argazki eta bideo kamerak eta objektibo eta lenteak daramatzaten zorroekin kargatuta. Jende multzoaren erdian emakume bakarra ageri da taldean. Ilea solte darama eta kamerarik ez... [+]


Cristina Chiquín Rodríguez, argazkilari eta kazetari guatemaldarra
“Emakumeen kontrako bortizkeria da uzten ez den arma bakarra”

Cristina Chiquín Rodríguez argazkien bidez komunikatzen da: zer da emakume guatemaldarra izatea? Horren bilaketan datza Bilboko Bira kulturgunean aurkeztu duen erakusketak, La búsqueda (Bilaketa), izen bereko liburuaren lagin bat. Lagun Artean GKEaren bidez... [+]


Eguneraketa berriak daude