Artisau arrantzaleak eta haien ondarea kolokan

  • Elikadura burujabetzaz eta agroekologiaz hitz egitean lurra eta landareak datozkigu burura gehienetan, baina, zer ari da gertatzen arrantzarekin? Ondarroa 12 Milia elkarteak urteak daramatza itsas kontserbazioaren eta artisau arrantzaren alde lanean, formazioak eta ekimenak antolatzen. Orain, Bizilur Lankidetzarako eta Herrien Garapenerako Erakundearekin elkarlanean, beste proiektu bat jarri du martxan: Itsasoiko. Gure kostaldeko portuetan eguneko artisau arrantza desagertzeko arriskuan dagoela ikusita, zerbait egitea erabaki dute.


2021eko maiatzaren 27an - 05:14

“Artisau arrantzaleak egunero ateratzen dira itsasora, eta arte txikiez baliatuz harrapatutako gertuko arraina dakarte portura”, azaldu du proiektuko kide den Eneko Batxillerrek. Gehienek autonomoki egiten dute lan, haien ontzien jabe dira eta bakarrik edo bizpahiru lagunekin aritzen dira. Azken urteotan, baina, nabarmen egin du behera eskala txikiko arrantza eredu horrek, eta zenbait portutan desagertzera ere iritsi da, arrantzaleak eta horien atzean zeuden ogibide asko galduz. “Arrazoiak arrazoi, kontua da ondare kultural handi bat ari garela galtzen”, gehitu du kideak.

Elikadura burujabetza pixkanaka eta pauso txikiz bada ere bere tokia irabazten ari den garaiotan, geroz eta arreta handiagoa jartzen dute kontsumitzaileek lurreko produktuak non eta nola ekoitzi diren jakiteko. Itsasotik datozenen kasuan, ordea, ez da gauza bera gertatzen: “Baserriko produktuak ongi identifikatzen ditugu eta kontsumo taldeak lan handia ari dira egiten. Bada, arrantzaren inguruan ez dago ia ezer". Hutsune hori betetzeko helburuarekin abiatu dute Itsasoiko proiektua; bertako eta sasoiko arrainaren kontsumoa ere elikadura burujabetzaren estrategian txertatzeko asmoz.

Lanketa instituzionalaz gain, formakuntza eta herri aktibazioa

Hiru ardatz nagusiren baitan ari dira lanean proiektuko kideak. Lehen helburua bertako eta sasoiko arrainaren eta honen arrantzaren inguruan sentsibilizazio materialak sortzea da. “Denok dakigu legatza zer den, baina badira beste espezie asko ez hain ezagunak eta gure portuetan asko sartzen direnak”. Horregatik, sasoiko espezieen gida eta dokumentala eginen dituzte, egoeraren inguruan kezka zabaltzeko eta alternatibak aktibatzeko. Bigarren ardatza kostaldeko herrietan ekimenak egitea da; Mutrikun, esaterako, eguneko artisau arrantza identifikatzeko zigilu bat jarri dute martxan. Ekimen horiek bultzatzeko ezinbestekoa da tokiko instituzioen laguntza, eta horixe bera da hirugarren ardatza: hurbileko instituzioekin lanketa amankomuna bultzatzea.

Eztabaida mahai gainean jartzeko eta herritarrak sentsibilizatzeko asmoz sortu da Itsasoiko. Norvegiatik datorren izokina edo bakailaoa erostea erabakitzen badugu, behintzat, arrantza eredu horren atzean dagoenaren jakitun izan gaitezela. “Inguraketa arrantza eta eredu handiagokoa ere hor daude, eta herria bertako arrainez elikatzeko horiek ere beharrezkoak dira. Hemen arazoa da orain arte bezala jarraituz gero, horiek bakarrik geldituko direla”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzetik mundura
2024-04-14 | Garazi Zabaleta
Jakiak ehuntzen
Zangoza inguruan tokiko elikadura sistema eraikitzen

Zergatik doa mundu guztia Iruñera erosketak egitera, gure eskualdean elikagai asko ekoizten bada? Zergatik da hain zaila bailara hauetako produktuak bailara hauetako dendetan topatzea?”, galdera horiei eta beste zenbaiti tiraka hasi ziren lanean Zangoza aldean duela... [+]


2024-03-25 | Garazi Zabaleta
Hazien liburutegia
Liburuak eta haziak, aberastasun publiko

Urteak dira Nafarroan eta beste zenbait tokitan hazien liburutegi proiektuak martxan dituztela. Hazien liburutegiak, liburuen liburutegietan. Euskal Herriko Hazien Sareak antolatutako hitzaldi batean izan zuen egitasmo horien berri Ane Leturia Delfrade Antzuolako liburuzainak,... [+]


2024-03-18 | Garazi Zabaleta
Nekazariak eskolan
Eskola ezin bada baserrira igo, baserria jaitsiko da ikastetxera...

Hamar urte baino gehiago daramatza martxan Arabako Nekazariak Eskolan proiektuak, Hazi fundazioak zenbait ekoizlerekin elkarlanean bultzatzen duena. Haur eta gaztetxoak nekazal mundutik geroz eta deskonektatuago bizi diren garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da elkar... [+]


2024-03-11 | Garazi Zabaleta
Gu zu bio
Ontziratu gabeko garbiketa produktu ekologikoak, Bermeoko dendan

Ateak ireki berri ditu Bermeon Gu Zu Bio dendak, otsailaren 17an egin baitzuten inaugurazio ekitaldia. Edurne Zulueta Aranguena da proiektuaren bultzatzailea, eta berak azaldu bezala, garbiketako produktuei lotutako kontsumoari buelta bat eman nahi izan dio egitasmoarekin... [+]


2024-03-03 | Garazi Zabaleta
Azokoop
Pirinioetako Artzibarren lan eta bizi: hurbileko kontsumorako denda eta proiektua

Artzibarko Urdirotz herrian, Nafarroako Pirinioetan, proiektu berri batek zabaldu ditu ateak otsailaren 24an. "Azoka-Denda" deitu diote Txabi Bados Ruizek eta Rita Perandrés Martínezek haien etxe azpian ireki duten dendatxoari. Azokoop mikrokooperatibaren... [+]


Eguneraketa berriak daude