Eguneraketa: 14:54
Goizeko 09:05ak aldera Arrigorriagan izandako bonba-autoaren leherketaren ondorioz hildakoa Eduardo Puelles Garcia Espainiako Poliziaren Bizkaiko inspektore burua da. 49 urte zituen. Espainiako Barne Sailak ETAri leporatu dio atentatua. Hala balitz, Patxi Lopezen legegintzaldian ETAk egindako lehen atentatua litzateke. Gaur bertan 22 urte bete dira ETAk Hipercor-eko atentatua egin zuela Bartzelonan. Patxi Lopezek bihar Bilbon 18:00etan egingo den manifestaziorako deia egin du. Manifestazioaren leloa honakoa izango da: "Por la libertad. ETA no. Askatasuna".
Eduardo Pueyesen hileta bihar izango da, 13:00etan Bilboko San Jose elizan.
Atentatuaren xehetasunak ematen hasi dira: Bonbak 1,5 -2 kilo lehergailu inguru zituen.
Ikusi atentatu lekuaren bideoa gertatu eta minutu gutxira El Correo Digitalekoen eskutik
Alberto Ruiz de Azua Arrigorriagako alkateak atentatuaren lekutik Radio Euskadiri esandakoa