Arrazakeriaren aurkako "fronte bateratua" osatzeko deia Gasteizen

  • Martxoaren 21ean, Arrazakeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean, manifestazioa egin dute ehundaka lagunek Gasteizen, Arrazakeriaren Kontrako Plataformak deituta. Aste osorako ekimen gehiago antolatu dute.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko martxoaren 22an - 09:23
Argazkia: Hala Bedi

Arrazakeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, Aldabe Gizarte-etxetik abiatu dira, aste osoko dinamika baten barruan antolatutako mobilizazioan. Arrazakeriari planto, eskubide berdinak lelopean, Arrazakeriaren Kontrako Gasteizko Plataformak deituta, beste hainbat eragilerekin batera atera dira kalean, tartean, Goian, CEAR edo Sareak Josten.

Amaierako ekitaldian, arrazakeriaren aurkako “fronte” bat osatzeko deia egin dute. Besteak beste, faxismoari aurre egitera eta errefuxiatu zein migratzaileen eskubideak errespetatzera deitu dute. Azkenik, gogoan izan dituzte Zelanda Berrian faxismoak hildako lagunak, eta minutuko isilunea egin dute hauen omenez.

Hala ere, astea ez da manifestazioarekin amaitu: ostiralean kirol-ekintzak egongo dira 17:00etatik aurrera Landatxon eta larunbatean, 17:00etatik aurrera, jaialdia Correos plazan, hainbat tailer eta kontzertuekin (Codigo Habana eta Kultura Reggae Band) eta flashmob batekin.

Albiste hau Hala Bedi Irratiak egin du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
2024-04-03 | ARGIA
Barakaldon udaltzainek izandako esku-hartze "neurrigabea" eta "arrazista" salatu dute

Hainbat herritarri suzko arma batekin tiro egin ostean bi pertsona zauritu zituzten udaltzainek, horietako bat larri, pasa den martxoaren 21ean, Barakaldon. Tirokatuak kalean bizi ziren magrebtar jatorrikoak izatea ez dela kasualitatea dio 77 elkartek sinaturiko adierazpenak:... [+]


Polizia operazio "arrazista" Donostian: 29 lagun eraman ditu Poliziak identifikatzeko

Ostegun goizeko 8:00etatik 12:20era Polizia operazio handia egon da Donostiako Martutene auzoko etxe okupatu batean. Espainiako Poliziak, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak elkarrekin egin dute operazioa, “atzerritarren bulegoaren operazioa” dela azaldu dute. Donostiako... [+]


2024-02-27 | Leire Artola Arin
"Beloak egoiliarrak aztoratu ditzakeela" argudiatu du Iruñeko zaharren egoitza batek, garbitzaile bat lanik gabe uzteko

Arrazakeria, diskriminazioa eta islamofobia salatu ditu langileak, eta Iruñeko Lan Ikuskaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute, SOS Arrazakeriak eta LAB sindikatuak deituta. Ikuskaritzak salaketa itxi du, eta onartu egin du Misericordia enpresaren argudiaketa, dioena... [+]


Guztiontzat Egia, arrazakeriari eta Poliziaren gehiegikeriei aurre egiteko sarea aurkeztu dute

Donostiako Egia auzoan, azken hilabeteetan, bizilagunen artean segurtasunaren inguruko kezka handitu da, eta “beldur eta urduritasunak duen garrantzia aitortu eta sentimendu horiei lekua” egin behar zaiela aldarrikatu dute.


Eguneraketa berriak daude