4.000 kasu baino gehiago jaso dituzte Eusko Jaurlaritzak eta EHUk torturari buruzko txostenean

  • 1960 eta 2014 artean Euskal Herrian izandako tortura kasuen inguruko txostena aurkeztu dute EHUko Kriminologiarako Euskal Institutuak eta Eusko Jaurlaritzak. Ikerketa zuzendu duten Laura Pego zuzenbidean doktoreak eta Pako Etxeberria auzitegietako medikuak eman dituzte datuak: aipatu urteetan Euskal Herrian 4.113 tortura kasu izan zirela dokumentatu dute.

Andoni Mikelarena @andonimik  |  Unai Brea @unaibrea
2017ko abenduaren 18a
Argazkia: Irekia / Eusko Jaurlaritza.

Aurreneko aldiz instituzio publiko batek Espainiako Estatuak torturatu izan duela onartu du eta gainera zifrak eman ditu komisarietan gertatutako tortura kasuez. 1960an frankismoaren garaian hasi eta trantsizioaren ondorengo garaietan izandako kasuak jaso dituzte txostenean.

Txostenak jasotako 4.113 kasuetatik, 1.792tan Espainiako Polizia izan da torturatzailea, 1.785etan Guardia Zibila eta 336tan Ertzaintza. Hain zuzen, EAEko poliziako ErNE sindikatuak gogor kritikatu du txostenaren edukia, "torturen salaketetan bakarrik·" oinarritu eta epai judiziala kontuan ez izateagatik. Etxeberriak eta Pegok, berriz, adierazi dute txostenaren sinesgarritasuna %95ekoa dela, eta jasotako 202 salaketa NBEren protokoloen araberako peritu-azterketa gainditu dutela.

Espainia jomugan

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainiako Estatua sei kasutan gutxienez zigortu ondoren dator txostena. 2010. urtetik Estrasburgoko Auzitegiak behin eta berriz Espainia jo puntuan jarri du tortura kasuak ez dituelako ikertu.

50 funtzionario zigortu izan dituzte urte horietan zehar torturatzeagatik. Hain zuzen 30 kondena jaso dituzte txostenean, beti ere Espainiako Polizia Nazionalari eta Guardia Zibilari lotutakoak. Ondoren horietako asko indultatu zituen Espainiako Gobernuak.

Tortura salatu dutenen gehiengoa, %83, gizonezkoak dira, Etxeberriak eta Pegok azaldu dutenez. Tortura edo tratu txarrak jasandakoen %5ek, gutxi gorabehera, kalte psikologikoak dituztela gaineratu dute, baita haientzat laguntza galdatu ere.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Tortura  |  Eusko Jaurlaritza  |  EHU

Tortura kanaletik interesatuko zaizu...
2018-11-13 | Irutxuloko Hitza
Miren Azkarate
"Torturen arduradun guztiek egin dutena onartzea nahi dut, besterik ez"

Joan den ostiralean bete egin zuten Emakumeen Etxeko aretoa Nik sinisten dizut: emakume torturatuen egia hitzaldia entzutera joan ziren ikusleek.


Derioko seminarioko itxialdia
Eliza aldatu erregimena suntsitzeko

1968ko azaroan 60 abade inguruk Derioko seminarioa okupatu eta ia hilabeteko itxialdia egin zuten, hierarkia katolikoak frankismoarekin zuen konplizitatea salatu eta Eliza errotik aldatzea eskatzeko. Errepresioaren aurrean geldirik egoteaz asperturik zegoen jende eta mugimendu askoren katalizatzaile bihurtu ziren abade horiek 60ko hamarkadan, eta gogorrago erantzun behar zela jabeturik, “Gogor” taldea sortu zuten. Pulpituek oraindik botere itzela zuten garaian, haien erabateko... [+]


Tortura, ezkutuko krimena?

ETB2k Torturas, el crimen mejor escondido dokumentala eman zuen igande gauez 360 grados saioan, eta askori oraindik hotzikara ez zaio gorputzetik joan han entzundakoengatik. Emankizunak momentu batzuetan hartzen duen estilo sentsazionalistaz edo dituen hutsune larriez –batez ere Ertzaintzak egindako torturez ari denean– hitz egin dezakegu. Baina torturaren drama islatzea lortu duela zalantzarik ez da.


2018-10-18 | Axier Lopez
Netflix-ek Italiako tortura kasu bat argitzen lagundu zuenekoa

10 urteko isiltasun eta ukazioaren ostean, Italiako Stefano Cucchiren hilketaren kasua argia ikusten hasi da. Polizia batek gazteari egindako torturak berretsi ditu orain, eta horretan, Sulla mia pelle filmak ere badu zeresana.


Martin Orbe. Abadea ere torturatua
"Ezin zara torturaren zamapean egon bizi guztian"

Martin Orbek bazuen lagun bat, Eusebio Martija, inoiz hari zelan zegoen galdetu eta “Ederto, xehetasunetan sartu gabe”, Martini erantzun ohi ziona. Xehetasunetan sartu gabe Martin Orberen bizia ere: hierarkiatik aparteko apaiza, irakaslea, torturatua, Zamorako kartzelan egona, Gogor taldekoa, UEUren gidari… Xehetasunetan sartzera egin dugu, Orberen lagun Martija hark ez bezala. Nola esango nizuke, bada?


Kepa Urra torturatzeagatik zigortua izan zen koronelburua kargutik kendu du Grande Markaslak

Manuel Sanchez Corbirenganako konfiantza galdu duela adierazi du Espainiako Barne Ministerioak. Kepa Urra torturatzeagatik kondenatua izan zen 1997an.


2018-07-15 | Adur Larrea
Ez hanka ez buru
Egia lege

Munduko Kopatik hamar kaletara

1978ko Munduko Futbol Kopa Argentinak etxean irabazi zuen, Buenos Airesko River Plate estadioan. Handik hamar kaletara zegoen ESMA (Escuela Superior de Mecánica de la Armada) eta bertatik selekzioak sartu zituen hiru golen burrunba entzun zen.


2018-07-13 | Estitxu Eizagirre
Hassana Aalia
"Espainiako poliziak errefuxiatuak ere torturatzen ditu, mugetan"

1988an jaioa, Saharan. 2011tik bizi da Euskal Herrian, Bilbon lehenik eta egun Hernanin. Saharar Kontseiluko Giza Eskubideen Komiteko kidea da. Mintzo zaigu bere kasuaz, torturaz, Saharaz, paperik gabe bizitzeaz, gero eta polizialagoa den Europaz...


42.300 euroko kalteengatik 41 urteko kartzela zigorra eskatzen diete bi burlatarri

2004 eta 2007an gertatutako kale borroka kasuak leporatzen dizkiete Jose Javier Oses eta Iñigo Gulinari. Leporatzen zaizkien kale borroka kasuak Nafarroako hainbat herritan egozten dizkiete. Horregatik, Osesi 23 urte eta erdi eta Gulinari 18 urteko kartzela zigorra eskatzen diete.


Eguneraketa berriak daude