Arma industriarik gabeko Euskal Herriaren alde, Gerraren Aurkako Emakumeen elkarretaratzea gaur Gasteizen

  • Gerraren Aurkako Emakumeak taldeak hilabeteko lehen eta hirugarren ostiralean elkarretaratzea burutzen du 19:30etan, Postas eta Dato kaleen kantoian. 2016ko azaroan hasi zuten ekimen hau "gerraren aurka, produkzio militarrik gabeko EH baten alde eta beste herri batzuen ondasunak espoliatzearen aurka".


2017ko irailaren 1ean - 12:54
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Iazko udan Greziarako karabanan parte hartu zuen Gasteizko emakume taldeak sortutako ekimena da elkarretaratze hau. Gerrak salatzea dute helburu, gerra hauek "baitira Mediterraneoko ondamendi humanitarioaren sorburua, baita beste hainbat astakeriarena ere, tartean, Europan alderdi xenofoboen eta populisten gorakadarena" azaltzen dute Gasteizkoak talde antimilitaristaren webgunean.

Halabediren bideoan ikus dezakegu uztail honetako elkarretaratzean egin zuten performancea:

Maskara zuriz eta estalki beltzez parte hartzeko deia

Ekimenari ikusgarritasuna emateko eta denborarekin beren taldea ezagutua izan dadin, elkarretaratzean modu honetan parte hartzeko gonbitea luzatu dute: Maskara zuria jantzita, eta burua eta gerriz gora estalki beltzez. Pankarta emakumeek eutsiko dute, eta honen atzean jarriko dira aipatutako moduan jantzitako emakumeak. Ekimena guztiei irekia dela adierazi dute, eta parte hartu nahi duten gizonezkoek aukera dutela, elkarretaratzearen atzealdean kokatuta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Armagintza
2025eko maiatzaren 12
Euskal armagintza industria eztabaidagai (IV)
Moldaketa eraldatzailea

Eguneraketa berriak daude