ARGIA.eus

2020ko irailaren 30a

Arkaitzerrekan egindako isurketa ikertzeko eskatu diote ekologistek Gipuzkoako Ingurumen Fiskaltzari

  • Arkaitzerrekan ehunka arrain hiltzea eragin zuen amoniako isurketa salatu dute Gipuzkoako Ingurumen Fiskaltzan Anerreka, Zubieta Lantzen eta Eguzki elkarteek, delitua egon daitekeela iritzita. Zubietako erraustegiaren ardura duen GHK enpresaren gardentasun falta ere kritikatu dute.

ARGIA @argia
2020ko maiatzaren 21a

Isurketak erraustegitik datozela eta ikerketa bat abiatu behar duela adierazi diote Fiskaltzari, ingurumenaren aurkako delitua egon daitekeela-eta.

Gogoan izango duzuenez, maiatzaren 7an kamioi zisterna batek amoniakoa isuri zuen Zubietako errauste-planta ondoan dagoen Arkaitzerrekara, haren kudeatzailea den Ekondakin enpresak (Urbaser, Meridiam, Altuna y Uria, Moyua eta LKS-k osatua) gerora jakinarazi zuenez.

Zientoka arrain hilda agertu ziren egunean, kutsadura erraustegitik etor zitekeela ziurtatu zuten lekukoek, baina Gipuzkoako ingurumen diputatu Jose Ignacio Asensiok ukatu egin zuen loturarik, esanez erraustegiak "ura kudeatzeko sistema itxia" duela.

Gerora jakin genuen baita ere arrainen pozoiketa ikertzen ari ziren funtzionarioei –URA agentziaren ikuskatzaile bat eta basozaina– Zubietako erraustegiko arduradunek ez zietela instalazioak eta inguruak begiratzera sartzen utzi, horrela galduz ikerketa lehen unean burutu ahal izatea.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Gipuzkoako erraustegia

Gipuzkoako erraustegia kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude