Rikardo Arregi Sariek nabarmendutako "hamar mugarriak"

  • Urtero Andoaingo Udalak euskarazko kazetaritzako lanak nabarmenduz ematen dituen Rikardo Arregi Sariek 30. aldia izan dute aurtengoa. Horregatik, ekitaldi berezia izan da urriaren 26an Bastero antzokian egindakoa eta baita sarien planteamendua ere: "Hamar mugarri" izan dira saritutakoak, hamar proiektu.


2018ko urriaren 29an - 10:07

Hona hemen, ordena kronologikoari jarraituz saritu dituzten "hamar mugarriak" eta epai-mahaiak emandako argudioak:

Anaitasuna: 1953. urtean atera zen argitara Anaitasuna aldizkaria, eta 1982an atera zuen azken zenbakia. Bi arrazoirengatik eman dio epaimahaiak saria. Batetik, newsmagazine eredua euskarazko prentsara ekartzeagatik (formatu modernoa, eduki modernoak, kazetaritza modernoa), elizaren babespetik atera eta eztabaida politikoa pizteagatik eta kale-kazetaritza sustatzeagatik 70-80ko urteetan. Eta bestetik, euskara batuari egindako ekarpenagatik. "Eztabaida sutsuen artean, hiru urratsetan planteatu zuen euskara batuaren aldeko apustu irmoa: bat, abiapuntu gisa, bizkaiera batua sortzea eta sustatzea; bi, ereduzko euskara batua apur-apurka sartzea orrialdeetan; eta hiru, euskara batu betea erabiltzea oso-osoan bere produkzioan".

Zeruko Argia eta ARGIA: “Rikardo Arregiren itzalpean, iraultza eta modernotasuna ekarri dutelako; ideia laborategi izan delako; beste hedabideetarako harrobi izan delako. Laburbilduz, euskal kazetaritzaren DNAa ezin hobeto islatzen duelako, Zeruko Argia/k ARGIA-ra da mugarri hau”.

Tttipi-Ttapa: Epaimahaiak aipatutako arrazoi ugarien artean ageri dira honakoak: "Inon bada-eta, toki hedabideetan garatu da, 1969/k hona, euskarazko komunikazioa. Jadanik sendoturik ematen duen errealitate horrek bere aitzindaria izan zuen: Ttipi-Ttapa aldizkaria. Beran sortu zen, 1982an. Euskal Herriko zoko guz/etan sortu diren bertze aldizkarien bide-erakusle espanturik gabea izan da urte hauetan guztietan".

EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea: Epaimahaiak aipatutako arrazoi ugarien artean ageri dira honakoak: “Euskal kazetari profesionalik gabe ez legoke euskarazko kazetaritza modernorik. Euskarazko kazetaritza unibertsitatean sartu zuen, eta geroz/k globalizazioaren erronkei eta euskal gizartearen komunikazio beharrei erantzuteko gai diren profesionalak prestatzen jarraitu du”.

Joxe Mari Iriondo, Nekane Balluerka EHUko errektoreari eta Simon Peña EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko dekanoari saria ematen.

EITB. Epaimahaiak aipatutako arrazoi ugarien artean ageri dira honakoak: “Euskarazko kazetaritzaren aitzindariak aitzindari, lehen uzta oso eta betea 1982an hasi ginen jasotzen. EITBko kazetariek, kazetari-hizkera betea osatu dute urtez urte kiroletan, poli/kan eta beste hamaika esparrutan. Hizkuntzari dagokionez, herritarrak euskaraz informatu eta entretenitzerakoan, bultzagile izan dira medio honetako kazetariak. Hizkuntza eta gizartea, biak aberastu ditu mugarri honek”.

Luzien Etxezarreta Maite Iturbe EITBko zuzendariari saria ematen.

Elhuyar: Epaimahaiak aipatutako arrazoi ugarien artean ageri dira honakoak: "Euskarak zientziara begira jarri eta zientziaren berri euskaraz ematea ahalbidetu duen hedabidea da. Halley kometa, osasun eta medikuntza gaiak, teknologia mekanikoa eta digitala, biologia... gai horiek eta beste asko euskaraz jorratu eta zabaldu ditu".

 

Euskaldunon Egunkaria / BERRIA: Epaimahaiak aipatutako arrazoi ugarien artean ageri dira honakoak: "Funtsezkoa da hedabide honek euskararen biziberritzeari eta informazioa euskaraz jasotzeko eskubideari egindako ekarpena. Eta erabakigarria, orobat, euskarari prentsa idatzian eta Interneten egindako lekua. 2003an bidegabeki itxi zuten arren, gaur egun Berrian bizirik dirauen mugarria da Euskaldunon Egunkaria".

Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria saria jasotzen.

Euskal Irratiak sarea. Epaimahaiak aipatutako arrazoi ugarien artean ageri dira honakoak: "Azken hamarkadetan Ipar Euskal Herrian euskal irratien sorreraren lekuko izan gara: Gure Irratia, Xiberoko Botza, Irulegi Irratia, Antxeta Irratia. Gerora Euskal Irratiak deitu taldea osatu zen. 1980ko hamarkadako aitzindari haien proiektua sendotu, eta erronka berriei ekiteko gai izan den talde sendoa osatu dute".

Mikel Bujanda saria ematen.

Eibar.org: Epaimahaiak aipatutako arrazoi ugarien artean ageri dira honakoak: “1998an 'Eibartarrak' posta-zerrenda sortu zuten eta Interneten euskarazko edukiak behar zirela ohartuta, gauza izan dira punta-puntako teknologia eta aurrerabideak jartzeko euskararen zerbitzura. Euskarazko komunikazioa aro birtualera egokitu eta bide berriak zabaltzea zor diogun plataforma digitala da".

Luistxo Fernandez saria jaso ondoren.

Goiena: Epaimahaiak aipatutako arrazoi ugarien artean ageri dira honakoak: “Tokiko hedabideek berebiziko garrantzia dute, itzela, euskarazko kazetaritza eta komunikazioaren aurrerabidean. Orain urte batzuk, Debagoienako euskarazko aldizkari guztiek Goienkaria izeneko komunikazio ekimenean bat egin zuten. Gerora, multimedia egitasmo osoa sortu dute, euskarazko komunikazioaren punta-puntako eredu bihurtuz".

Elixabete Garmendia Iban Aranzabali saria ematen.
Epaimahaia

Kide hauek hautatu dituzte saritutako "hamar mugarriak": Miren Azkarate, Jose Inazio Basterretxea, Allande Boutin, Aingeru Epaltza, Elixabete Larrinaga, Jon Unanue, Arantxa Urretabizkaia eta Aitor Zuberogoitia.

Sari banaketa ekitaldia osorik ikusgai

ETBk zuzenean eman zuen sari-banaketa. Hemen bideoa ikusgai.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Rikardo Arregi sariak
Podcastak nabarmendu dira Rikardo Arregi sarietan

Bideak podcastak Kazetaritza saria irabazi du, eta Lore hostoak podcastak Komunikazio saria. Menane Oxandabaratz omendu dute Ohorezko Mugarriarekin.


2022-11-08 | ARGIA
Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren zortzi finalistak iragarri dituzte, tartean, ARGIAko Amaia Lekunberri

Aurtengo finalisten berri eman du Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren epaimahaiak. Azaroaren 30ean izango da sari banaketa ekitaldia Andoainen. Zortzi finalisten artean Kazetaritza eta Komunikazio sari bana emateaz gain Elixabete Garmendia eta Patxi Baztarrika omenduko dituzte... [+]


Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren 33. edizioa aurkeztu dute Donostian

Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren deialdia aurkeztu dute Donostian. Azaroaren 25ean egingo dute sari banaketa ekitaldia eta Martin Ugalde idazle andoaindarra omenduko dute. 


Ttap aldizkariak eta Kanaldudeko "Hurbiletik" saioak irabazi dituzte Rikardo Arregi Sariak

Aldizkari digitalak Komunikazio saria jaso du, eta Hurbiletik saioak, berriz, Kazetaritza saria.


Eguneraketa berriak daude