Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren zortzi finalistak iragarri dituzte, tartean, ARGIAko Amaia Lekunberri

  • Aurtengo finalisten berri eman du Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren epaimahaiak. Azaroaren 30ean izango da sari banaketa ekitaldia Andoainen. Zortzi finalisten artean Kazetaritza eta Komunikazio sari bana emateaz gain Elixabete Garmendia eta Patxi Baztarrika omenduko dituzte aurten.

Argazkia: RAKS

2022ko azaroaren 08an - 09:54
Azken eguneraketa: 17:21

Bi sari nagusi emango ditu 2022ko Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren epaimahaiak, biak maila berekoak: Kazetaritza saria eta Komunikazio saria. Bederatzina mila euro jasoko dituzte azaroaren 30ean Andoaingo Bastero Kulturgunean egingo duten ekitaldian jakinaraziko dituzten bi irabazleek. Kategoria bakoitzeko lau finalisten berri eman du epaimahaiak.

Kazetaritza sariari dagokionez, Amaia Lekunberri Ansola ARGIAko kazetariaren Anorexia, bestelako gerturapen bat. Zer dio jateari uzten dionak, jateari uzten dionean? izenburuko Larrun monografikoa, ETBren Aske bizi dokumentala, Miel A. Elustondok Berria egunkarian argitaratutako "Tonban ehortzirik" erreportaje sorta eta ETBren Biba zuek magazina dira finalistak.

Komunikazio sariari dagokionez, aldiz, enpresabidea.eus webgunea, Aiaraldea komunikazio proiektua, Aiora Probatxoa-ren YouTubeko jarduera eta Aiko Dantza Taldeak sorturiko aikotaldea.eus komunikazio proiektua dira finalistak.

Bi sari horiek emateaz gain Elixabete Garmendia eta Patxi Baztarrika omenduko dituzte aurten. Garmendiari euskarazko kazetaritzan izandako ibilbide oparoaren aitortza egingo diote; besteak beste, Zeruko Argiaren zuzendari izan zen Garmendia. Baztarrika, aldiz, Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren sortzaile teknikoa izan zen 1988an, Andoaingo Udaleko euskara teknikari gisa, eta egindako lana aitortu nahi diote.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Rikardo Arregi sariak
Podcastak nabarmendu dira Rikardo Arregi sarietan

Bideak podcastak Kazetaritza saria irabazi du, eta Lore hostoak podcastak Komunikazio saria. Menane Oxandabaratz omendu dute Ohorezko Mugarriarekin.


Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren 33. edizioa aurkeztu dute Donostian

Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren deialdia aurkeztu dute Donostian. Azaroaren 25ean egingo dute sari banaketa ekitaldia eta Martin Ugalde idazle andoaindarra omenduko dute. 


Ttap aldizkariak eta Kanaldudeko "Hurbiletik" saioak irabazi dituzte Rikardo Arregi Sariak

Aldizkari digitalak Komunikazio saria jaso du, eta Hurbiletik saioak, berriz, Kazetaritza saria.


2018-11-18 | Ahoztar Zelaieta
Txikito

Rikardo Arregi Sarietan euskarazko kazetaritzan mugarri izandako hamar proiektu komunikatibo omendu dituzte aurten. Horien artean Anaitasuna aldizkariaren zuzendari ohia, Angel Zelaieta, nire aitatxo. Begoña Arregiren eskutik jaso zuen saria; benetan, momentu hunkigarria... [+]


Eguneraketa berriak daude