Ttap aldizkariak eta Kanaldudeko “Hurbiletik” saioak irabazi dituzte Rikardo Arregi Sariak

  • Aldizkari digitalak Komunikazio saria jaso du, eta Hurbiletik saioak, berriz, Kazetaritza saria.


2019ko azaroaren 29an - 11:15
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Rikardo Arregi Sariek bi kategoria izan dituzte estreinakoz. Ttap aldizkari digitala eta Kanaldudeko Hurbiletik saioa izan dira sarituak. Euskarazko lehen aldizkari multimedia izanagatik eta “sendotze bidean emandako urratsengatik” saritu dute Ttap, Komunikazio sariarekin.

Hurbiletik saioak erreportajeak egiten ditu, eta herritarren parte hartzea sustatzen da, "ideiatik errealizazioraino". Hori dela eta, Kazetaritza saria jaso du saioak. Horrez gain, Iñaki Elortza kazetariaren ibilbidea saritu dute Andoaingo ekitaldian.


Rikardo Arregi sariak kanalean gehiago
2018ko azaroaren 13
Txikito

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...