argia.eus
INPRIMATU
ARGIAko kazetari Jenofa Berhokoirigoinek irabazi du Rikardo Arregi kazetaritza saria
  • 'Mendez mende dabilen lanbidea, garai berrietara egokitu nahian' erreportajeagatik irabazi du Rikardo Arregi kazetaritza saria. Merezimenduzko saria Jakoba Errekondok jaso du, eta Komunikazio saria, berriz, On.eus atariak.

ARGIA @argia 2025eko azaroaren 26a
ARGIA CC-BY-SA

Zuberoako eta Nafarroa Behereko hainbat bortutan egon zen Jenofa Berhokoirigoin kazetaria uda aurretik. Artzainekin bildu zen, eta erreportajea idatzi zuen bertatik. ARGIAn azala eskaini genion erreportajeari. Abuztuaren 3ko zenbakian argitaratu genuen erreportajea, Dani Blancoren argazkiekin.