ARGIA.eus

2021eko urriaren 15a

ARGIA Donbassetik: Hiru gerra-preso ukrainarren entrega

  • Guda gogortu egin da Donbaseko eskualdean. Ukrainar ejertzitoak soldaduak batzen ari da ukraina ekialdean, eta Donetsk eta Luhanskeko Herri Errepublikak defentsarako prestatzen ari dira negu gogorrean iragarrita dagoen ofentsibarako. Frontean, dena den, egunero daude borrokak, eta bonba eta tiro hotsak bizitzaren parte bilakatu dira Kieveko Batzarrak "Terrorismoaren Aurkako Operazioa" hasi zuenetik. Testuinguru honetan, Luhanskeko herri milizietako ordezkariak, aldebakartasunez Aidar batailoi ultranazionalista ukrainarraren hiru preso askatzea erabaki zuen. Urriaren 15ean hartu zituzten preso hiru soldaduak osasun egoera txarrean. Ospitalean sendatu ondoren anbulantzia batean Luhansketik Ukrainako lurretara bidali dituzte, OSCE eta Gurutze Gorria presente zirela. ARGIA bertan egon zen presoekin hitz egin eta entregaren testigu izateko.
Lur Gil @gil_lur  |  Ibai Trebiño @ibaitrebino
2014ko azaroaren 13a

 

 

“Ukrainako gobernuak engainatuta sentitzen naz, Donbassen egiten ari den sarraskia justifikaezina da”
Luhanskeko ospitalean preso nazionalista ukrainarrekin izandako solasaldiaren laburpena.

“Ivan” enboskada baten atzeman zuten. Ospitaleko zazpigarren plantan ingresatuta dago. Hanka bat galdu du eta bere gorputza zauriz beteta dago, “Aidar eta Azov batailoien autobus gidaria nintzen, baita Guardia Nazionaleko kolaboratzailea” dio Ivanek “boluntario gisa batu nintzen armadara Kieveko komunikabideetan milizianoek umeak eta agureak akabatzen zituztela entzun nuenean. Ostera gezurra dela konturatu naiz, Kiev Donbassen burutzen ari den operazio antiterrorista berezia justifikaezina iruditzen zait. Gobernuak engainatuta sentitzen naiz eta agian beraien aurka elkarrekin altxatzeko ordua heldua da”. Ivan hunkituta azaldu da, “eskerrak eman nahi dizkiet ospitalean zaindu nauten guztiei, beraiengatik izan ez balitz ez nintzateke bizirik egongo. Atxiloketan milizianoek emandako tratua ere ona izan da, ez dut inolako tratu txarrik jasan”. Aurrerantzean bizitza normala egiten saiatuko dela adierazi digu jada ukrainar preso ohia dena ARGIAko taldea agurtu baino lehen “Ondo segi, eskerrik asko bisitagatik”

Ospitaleko bostgarren plantan beste preso batek egin digu harrera: “Maxim deitzen naiz eta Aidar batailoiko kidea naiz, ukrainar nazionalista naiz eta hala izaten jarraitu nahi dut. Ez dut Ukraina zatituta ikusi nahi”. Aldi berean Maximek politikarientzat ere badu mezu bat: “Radari nahiz ukrainar komandanteei negoziazioa konponbide gisa baliatzeko eskatu nahiko nieke. Zenbat jende gehiagok galdu beharko du bere bizitza gatazka honetan?”.  Aidar batailoian kanpotik etorritako mertzenarioak dauden galdetu diogu: “Ez, ez daude. Nik ez ditut sekula ikusi”. Aidar batailoia aski ezaguna da Ukrainan burututako ustezko gerra krimenak eta praktika ilegalak direla eta, baina Maximek  zera dio: “Ez dut inolako praktika ilegalik ikusi, ez dakit beste batailoiek zer egin duten edo zer ez duten egin, baina Aidarren ez dira lapurketak, bortxaketak, sarraskiak edo antzerakoak sekula izan. Honelako praktikak burutzen dituztenak fusilatu egin beharko genituzke”.

"Maxim" Aidar batailoiko gerra-presoa ospitalean
"Maxim" Aidar batailoiko gerra-presoa ospitalean
Ivan
Ivan

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Donbass gerran

Donbass gerran kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak EGILEAK
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude