"Araua beteta eta Udalaren gehiengoaren babesarekin jarri zuten ikurrina; ni ere horren alde"

  • Euskalerria Irratiko Sanfermintza saioan izan da Gobernuko bozeramale Maria Solana. "Ikurrina gehiengoak nahi izan duelako jarri dute udaletxeko balkoian; ni ere aniztasun horren aldekoa naiz", esan du.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko uztailaren 12an - 10:17
Iruñeko udaletxean ikurrina.

Araudiak hala jasotzen duelako eta udaleko gehiengoaren babesean jarri dute 2017ko sanferminetan Iruñeko udaletxeko balkoian ikurrina. Hala hitz egin du Maria Solana Gobernuko bozeramaleak Euskalerria Irratiko mikrofonoen aurrean. Sanfermintza saioan esan du bera ere ikurrina jartzearen aldeko dela. 

Segurtasunaz ere galdetu diogu. Azken urteetan baino polizia gehiago ikusten da Iruñeko kaleetan, kolore guztietakoak, baita Frantziatik etorritako jendarmeria ere. 3.500 agente guztira. Beharrezkoa al da halako despliegerik? Solanak esan du Europan bizi den egoerari begiratuta dagoela horrenbesteko polizia kaleetan. "Eraso terroristak izaten ari dira eta Iruñea eta bereziki sanferminak izan zitezkeen eraso horien toki, hori ekiditeko baliagarria izan daiteke indar polizialak izatea", azaldu du. 

Poliziez gainera hirian barna beste zenbait muga ere ikusten ditugu, errepideetan batez ere. Alde Zaharrean ez dago sartzerik inola ere autoz. Horrekin egin nahi izan dutena da, oinezkoei lehentasuna eman eta bide seguruagoak sortu. 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako politika
Trafiko eskuduntza bermatzeko Foru Hobekuntzaren erreforma adostu dute Nafarroako eta Espainiako gobernuek

Foru Hobekuntzaren erreforma adostu dute Nafarroako eta Espainiako gobernuek, Trafikoa foru exekutiboaren eskuduntza historiko eta esklusiboa dela blindatzeko.


Estatuaren edo eskuin muturreko taldeen lehen hamabi biktima onartu ditu Nafarroako Gobernuak

Eskuin muturreko taldeek eta funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen lehen hamabi aitorpenak egin ditu Nafarroako Gobernuak. Beste hirurogei espediente aztertzen ari da.


Forestaliaren lau goi-tentsioko lineari helegitea jarri die Nafarroako Gobernuak

Asteazkeneko gobernu bileran hartu zen erabakia eta horren ondorioz, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Forestalia konpainiari emandako baimenen aurkako helegitea jarriko du foru gobernuak.


Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


Eguneraketa berriak daude