Aramaio eta Legutioko alkateak izan dira Legebiltzarrean, AHTak eragindako kalteak salatzen

  • Urbinako Batzar Administratiboko presidenteak ere parte hartu zuen agerraldian.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko maiatzaren 25ean - 09:19
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Abiadura Handiko Trenaren obrek Aramaion eta Legution eragindako arazoen berri eman zuten atzo esandako bi udalerrietako alkateek eta Urbinako Batzar Administratiboko presidenteak Legebiltzarreko Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Batzordean.

Aramaioko alkate Lierni Altunak, esaterako, gaur egungo egoera azaldu zuen. Besteak beste, salatu zuen udal bideak behin-behineko espropiatu baziren ere, ez dagoela horren xehetasunik eta galdutako bideen ordezkorik ez dagoela definituta. Gaineratu zuten Katastroan espropiazio guztiak ez daudela ondo definituta. Horrez gain, trenbidearen inguruan dauden ur arazoak ez daudela konponduta eta Zabola eta Untzilla auzuneak oraindik ere konpontzeke daudela adierazi zuen. Gogorarazi zuen, aldi berean, udal bide publikoak erabiltzeko tasak ordaintzera salbuetsita daudela, nahiz eta erabilera handia egiten duten eta bideak hondatzen dituzten.

Bestalde, salatu zuen ADIFek ez duela bereganatu, 2010ean, Aramaio eta Arrasate arteko bidean izandako lur jauziak eragin zituen kalteen erantzukizunik, eta Udalak zein herritarrek ez dutela horren konpentsaziorik jaso.

 

Albiste hau eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra. Arabako Aleak argitaratu du


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
Eguneraketa berriak daude