Araban amaituko dira prekarietateari aurre egiteko martxak

  • Ernai Gazte Antolakundeak deituta, Gasteizen amaituko dira 'Bizitzak biziarazi' martxak.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko ekainaren 04an - 09:33
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.   

Dozena bat gazte bildu ziren astelehen arratsaldean Gasteiz erdialdean. Ez ziren, hala ere, kasualitatez San Prudentzio kalean bildu: “Inposatzen diguten ereduaz nazkatuta gaude eta hemen atzean daukaguna ederki ongi irudikatzen du zer nolako hiri eredua bultzatzen ari diren gaur egungo agintariek”, adierazi zuten urrezko milia deritzonaren espazioetan.

Ekainaren 13an eta 14an, Ernai Gazte Antolakundeak antolatuta eta 'Bizitzak biziarazi' lemapean, martxa ezberdinak egingo dituzte Euskal Herri txoko ezberdinetan. Ostegunean, mahainguruak eta ekimen ezberdinak egongo dira auzo ezberdinetan eta ostiralean, goizetik hasita hiriko kaleak astinduko dituzte gazteek: “Ostiral arratsaldeko (18:00) ekimenaren garrantzia azpimarratu nahi dugu, prekarietatearen aurkako mobilizazioa izango baita”.

Larunbatean, ekainaren 15ean, Gasteizen ekitaldi zentralak egongo dira, Euskal Herri mailakoak: 12:00etan Artium plazan bilduko dira, harrera asanbladan, eta 19:00etan amaiera ekitaldia egingo dute.

“Gazteok pairatzen duguna, esplotazio berdinaren forma konkretua besterik ez da eta honen aurrean argi daukagu borrokak soilik era kolektiboan irabazi ahal ditugula”

 

Agerraldian salatu dutenez, gazteei ezinezkoa zaie bizitza duin bat garatzea, alokairuan etxe batean bizitzeko metro karratua 10 eurotik gora baldin badago –etengabeko igoeran ELA sindikatuak informe batean azaldu duenez- eta aisialdirako eskaintza nagusietako bat joko-aretoak badira.

Gazteak kontutan hartu gabe hiria

Josean Querejetaren Final Four saskibaloi txapelketa edota Juan Maria Uriarte enpresariak buru duen urrezko milia bezalako proiektuak gogor salatu dituzte. “Enplegua sortuko dutenaren aitzakipean saltzen digute eredu hau, baina honen bitartez ezkutatu besterik ez dute egiten, gure lana dela aberastasuna sortzen duena“. Zentzu honetan, Gasteiz hiria “merkantzia” izango balitz bezala saldu nahi dutela uste dute. “Hiria gurekin kontatu gabe saltzen ari dira, bertakoon bizitzak eta bizi-ereduak kontuan hartu gabe. Are gehiago, gure kontura saltzen ari dira”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Bi langile hil dira lan istripuetan pasa den astean

Abuztuaren 13an, 54 urteko Nafarroako garraiolari bat hil zen Bartzelonan deskarga lanak egiten zituen bitartean. Hurrengo egunean, Errenteriako Merkaoiartzunen 58 urteko langilea hil zen istripu ez-traumatiko baten ondorioz.


2025-07-03 | Leire Artola Arin
Marbellako zerbitzari baten egunerokoa: prekaritatea, gehiegikeria eta turismoaren mendekotasuna

Udako opor hauetan ez dira gutxi izango Andaluziako eguzki eta ur epel bila doazen euskal herritarrak. Kontrako bidea egin zuen Ana Geranios (San Pedro Alcántara, Andaluzia, Espainia, 1988) kazetari eta idazleak martxo amaieran, Euskal Herrira etorri baitzen Costa del... [+]


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


Lan heriotzak salatzeko Jaurlaritzaren Bilboko ordezkaritza blokeatu du LABek

Aurreko astean lan istripuen ondorioz sei behargin hil zirela salatzeko, 60 bat lagunek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzako sarrera blokeatu dute. Ertzaintzak bertan zeuden pertsonak identifikatu ditu. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, dagoeneko 26 dira aurten... [+]


Atxondon hildako langilea "diru-gosearen" biktima izan dela salatu du AHT Gelditu!-k

AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]


2025-05-29 | ARGIA
Asteko laugarren langile hila, Bilbon, teilatutik erorita

Ostegun goizean hil da langilea, Bilboko José María Ugarteburu kalean. Astelehenean bi langile hil ziren, Andosillan (Nafarroa) eta Atxondon (Bizkaia), eta asteartean beste bat Amurrion (Araba).


Lan heriotzak ez normalizatzeko deia zabaldu du Aiaraldeko Greba Batzordeak

Dozenaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Aiaraldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) Tubos Reunidoseko lan heriotza salatzeko deitutako mobilizazioan. Laneko heriotzen "odolustea" salatu eta egoera ez normalizatzeko deia luzatu dute.


Eragozpenak errepidean

Pasa den asteko berria dugu: Irunen 67 urteko garraiolari bat hil zen, kamioia kargatzen ari zela. Errepidean izan balitz, “eragozpenak errepidean” entzungo genuke; ondoren, baxu antzean, “kamioilari bat hil da istripuan”. Gipuzkoa aldean trena hartzea... [+]


Inko Iriarte (LAB): "Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz"

"Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz", salatu du LAB sindikatuko lan osasunerako Nafarroako arduradun Inko Iriartek. Atzo izan zen azken lan heriotza. Andosillako lantoki batean karga gainera erorita zendu zen 49 urteko errioxarra. Hamaika egunean... [+]


2025-05-27 | ARGIA
Azpikontratatutako langile bat hil da Amurrion teilatutik behera erorita

Tubos Reunidos enpresan ari zen lanean eta teilatutik behera erorita hil da, sindikatuek jakinarazi dutenez. azken honekin 22 dira 2025ean hil diren langileak.


2025-05-27 | ARGIA
50 urteko behargin bat hil da Andosillan, zama gainera erorita

Foruzaingoaren esanetan, ezbeharra gertatu den lekuan bertan hil da 50 urteko langilea. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, urte honetan dagoeneko 21 langile hil dira beharrean ari zirela.


Eguneraketa berriak daude