Alokairuaren batez besteko prezioa %10 igo da EAEn urte artean eta etxebizitzarena %8,9. Herrialde bakoitzean egon den bilakaera desberdina izan den arren, datuek erakusten dute prezioek izan duten dinamika edo bilakaera azken urteetan, ez dela izan hain desberdina. 2013tik igoera orokor bat ematen ari da alokairuetan. EAEn, 2013tik alokairuaren batez besteko prezioak%26,9 egin du gorantz
ELAtik behin eta berriro ohartarazi dugu etxebizitzaren alokairuen etengabeko prezioen igoeraz. Azkeneko artikulua, 2018ko maiatzean plazaratu genuen, "Alokairuaren burbuila ote dator?" izenpean. Urtebete geroago, berriro ere, errekor historikoa daukagu alokairu librean eskainitako etxebizitzen batez besteko errentan, urtez urte edo hiruhilekoz hiruhileko gainditzen den marka.
Eustatek aditzera eman dituen 2019ko datuek erakusten dute EAEn lehen hiruhilekoan alokairuaren batez besteko prezioa 1.047,7 eurokoa izan dela, hau da, pasa den urtekoa baino %10 handiagoa, hura 952,2 eurokoa izan zen. Ez da soilik izan alokairuan gertatu den fenomenoa, etxebizitzaren salmentaren prezioa ere %8,9 igo delako 2018ko lehen hiruhilekoarekin alderatuz.
Datu hauek herrialdeka aztertzen baditugu, errealitate desberdina hauteman dezakegu:
- Gipuzkoa da alde handiaz egoera okerrenean dagoena, alokairuaren batez bestekoa 1.257,2 eurokoa izan delako, urte arteko %16,2ko igoerarekin.
- Bizkaiari dagokionez, alokairuaren prezioa izugarri altua izaten jarraitzen duen arren, 967,3 eurokoa zehazki, azken urtean %0,3 igo da.
- Arabako batez besteko alokairuaren prezioa, 882,1 eurokoa, %11,8 igo da azken urtean.
Dena den, azken urtean herrialde bakoitzean egon den bilakaera desberdina izan den arren, datuek erakusten dute azken urteetan prezioek izan duten dinamika edo bilakaera, ez dela izan hain desberdina. 2013tik igoera orokor bat ematen ari da alokairuetan. EAEn, 2013tik alokairuaren batez besteko prezioa %26,9 egin du gorantz. Herrialdeka ikusiz gero, konturatzen gara, aurretik ikusi dugun moduan, Gipuzkoa dela egoera okerrenean aurkitzen dena. Izan ere, herrialde honetan prezioak %53 igo dira. Igoerek, beste herrialdeetan, txikiagoak izan diren arren, oso altuak izaten jarraitzen dute, %18,6 Araban eta Bizkaian %15,3.
Etxebizitzaren alokairuaren batez besteko prezioaren bilakaera.2013-2019.
Frogatuta gertatzen da, hortaz, alokairuaren prezioa gorantz doan heinean, jendearen beharizanak eta arazoak ere handitzen direla. Beharrezkoa da aipatzea ez dela kasualitatea Gipuzkoan prezioak era horretan igo izana. Turismoak eta oporretako etxebizitzek erlazio zuzena izan dute horretan. Izan ere, arazo horren erantzule nagusiak direla baieztatu dezakegu .
Beraz, argi dago merkatuak ez diela pertsonen behar izanei erantzunik ematen. Eskaintza eta eskaria da, eta hortaz espekulazioa, denaren gainetik dagoena. Horregatik, ELAtik uste dugu beharrezkoa dela etxebizitzaren gaian egiturazko aldaketa bat egitea eta hori dela eta, zenbait neurri proposatzen ditugu:
- Alokairu sozialeko etxebizitza baten sarbidea bermatzea pertsona guztiei.
- Prezioak ez ezik, oporretako etxebizitzak ere mugatzea.
- Alokairua bultzatu, jabetzaren gainetik.
- Hutsik dauden etxebizitzak okupatu.
- Lurralde antolaketa eta lurzoruaren kudeaketa.
CaixaBank Researchek egindako ikerketak agerian eman du Nafarroako etxebizitza merkatuaren egoera. 2007-2008 arteko higiezinen burbuilaren garaian baino %3,7 garestiagoa dira etxebizitza eraiki berriak Nafarroan.
Joan den astean jakinarazi zuten Basque Culinary Centerren GOe eraikina urriaren 20an inauguratuko dutela, eta horren harira, Kaleratzeak Stop plataformak idatzi bat helarazi du komunikabideetara. Bertan, gaitzetsi egin du Basque Culinary Centerreko eraikin berria 20 hilabetetan... [+]
Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]
639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]
"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]
Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.
18 eta 39 urte arteko herritarrei lehen etxebizitza erosten laguntzeko Eusko Jaurlaritzak berak finantzaturiko abala iragarri berri duen honetan, soluzioa ez dela hori kritikatu dute bai LABek, bai EH Bilduk. Dagoeneko dauden eraikinak aprobetxatu eta prezioak jaitsi ordez,... [+]
Bigarren urtez jarraian Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak "jota aldarrikatzailea" abestu du uztailaren 7an, sanferminetako prozesioan, balkoi batetik. 2024an "elkarbizitzaren ideia faltsuari eta turismoaren negozioaren ondorioei" abestu... [+]
AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu du Poliziak 8:00etatik hartu duela etxegabetu duten etxeko ataria. Auzokide ugari gerturatu badira ere etxegabetzea gelditzen saiatzera, Polizia etxebizitzara sartu da eta balkoira kateatu diren bi auzokideak askatu ditu. 9:30ak aldera heldu... [+]
Trintxerpeko (Gipuzkoa) Herrera kaleko 'Escalerillas' eraikinean 60 urte baino gehiago bizitzen daramaten bost familia etxegabetu nahi dituzte Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, merkantziak portutik mugitzeko trenbide bat eraikitzeko. Astelehenean... [+]
Goizean goiz bildu dira ostiralean (ekainak 27) AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Bi ordu baino gutxiagoan adin txikiko seme-alabak dituen familia bat etxegabetu dute Bidebarrieta kalean... [+]
Ostiral arratsaldean (ekainak 27) egindako agerraldian, Etxebizitza sindikatuak elkartasuna adierazi die etxegabetuko dituzten zortzi errefuxiatu familiei, tartean adin txikikoak daude, eta haien egoera salatu du.
Duela urtebetetik duen aldi baterako harrera proiektua eten diote familia bati, eta bestea joan den astean etxegabetu zuten, inolako jakinarazpenik jaso gabe. Auzoan Bizi etxebizitza sareak agerraldia egin du ostegunean Txagoko Komunitate Sarearekin eta Federico Baraibar... [+]
Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.
Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]