Araban diputatu banaketa bera eta PP kanpoan berriz ere

  • EAJk, PSEk, Elkarrekin Podemosek eta EH Bilduk ordezkari bana lortu dute oraingoan ere Araban. Inkesta gehienek ziotenaren aurka PPk ez du eserlekurik eskuratu eta bera izan da hauteskundeen galtzaile nagusia herrialde honetan.


2019ko azaroaren 11n - 00:31

Espainiako Kongresurako hauteskundeek apirilaren 28koen antzeko emaitzak utzi dituzte Araban:

Garailea EAJ izan da, 40.127 bozekin (%23,59); PSE izan da bigarren, 37.325 boto lortuta (%21,94); 27.992 arabarrek eman diote bozka E. Podemosi (%16,46); eta 27.364 boto jaso ditu EH Bilduk (%16,09). Ordezkari bana lortu du alderdi bakoitzak Espainiako Kongresuan.

PPren porrota eta EH Bilduren lorpena

Laugarren eserlekua zein alderdik lortuko zuen izan da kanpainako zalantza nagusia. Lehia PP eta EH Bilduren artean kokatu zen hasiera batean. EH Bilduk apirilaren 28an lortutako eserlekua galduko zuela aurreikusi zuten askok. Maroto zerrendan ez egotea haren aurkako bozka desaktibatuko zuelakoan batetik eta, bestetik, Arabako PP alderdiaren estatu mailako goranzko joeraz aprobetxatuko zela uste zelako. Azken astean PPren eserlekua segurutzat ematen zuten inkestek, eta lehia E. Podemos eta EH Bilduren artean kokatu zuten.

Aitzitik, PP izan da diputaturik gabe geratu dena. Eta Apirilaren 28an baino alde handiagoa atera dio EH Bilduk. Oso gutxi bada ere, gora egin du PPk boz kopuruan (24.385etik, 25.318ra) zein boz portzentajean (%13.75etik, %14.88ra). Baina EH Bildu gehiago igo da (24.747tik 27.364ra bozetan; %13,95etik %16,09ra portzentajean), eta alde handiagoz irabazi dio PPri.

Antzekotasuna apirilaren 28ko hauteskundeekin

Apenas aldatu da ezer hauteskunde hauetan apirilaren 28ko hauteskundeekin alderatuta. Apirilaren 28an partaidetza %69,51koa izan zen, oraingoan %68,20koa. Alderdi bakoitzak jaso duen babes oro har oso antzekoa izan da. Handia ez bada ere, igoerarik nabarmenean EH Bildurena izan da (2.500 boz pasatxo eta %2a portzentaian). Beherakadarik azpimarragarriena, aldiz, Ciudadanos alderdiarena. Indar gutxi bazuen apirilaren 28a eta gero, ia desagertu egin da orain (7.082 bozetik 2.504ra). Espainiako Estatuan gorakada izugarria izan duen Vox alderdi neofaxistak gutxi egin du gora (5.608tik 6.423ra). PPk, Ciudadanosek eta VOXek ia 3.000 bozka galdu dituzte orotara.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako hauteskundeak 2019 (A10)
2019-11-17 | Inma Errea Cleix
Politikariak gu gara

"Politikari guztiak berdinak dira”. Esaldi hori aditzen dudan bakoitzean, egonezinak kolpatzen nau. Norbaitek bere burua apolitikotzat jo edo munduko hiritar gisa aldarrikatzen duela entzunda nabaritzen dudan egonezin berak.  

Beste klase bateko erranaldiekin... [+]


Syriza sindromea

Ez da harritzekoa, kanpaina honetan, Syriza greziar alderdiaz eta Tsipras lehendakari ohiaz aipamen batere ikusi/entzun ez izana, nahiz eta pisu handia izan duen, nik uste, greziar eskarmentu hark. Nahita ahazturik jendearen aurrean, baina presente, oso, kanpaina diseinuetan... [+]


2019-11-17 | Juan Mari Arregi
Pentsioak eta berdintasuna blindatu

Azaroaren 10eko Espainiako hauteskundeetan jaurtitako promesak betetzeko ordua iritsi da.


Eguneraketa berriak daude