2020ko irailean ere greba egin zuten Gasteizko kirol-jardueretako langileek. Enpresa esleipendunen eta langileen ordezkarien arteko akordiorik gabe, 11 egun igaro zituzten greban, bertan behera utzi zuten arte. Lanuzteak egin zituzten egunero horren ostean, eta baita mobilizazioak ere, baina ez dute orain arte akordiorik lortu.
Bi urte daramate Arabako kirol-jardueren sektoreko langileek hitzarmenik gabe, eta denbora guzti horretan bilera eta mobilizazio ugari burutu diren arren, langileek azaldu dute ez dutela lortu "enpresek lan-baldintzak duintzeko plantillen eskaera nagusiei jaramonik egitea".
Lan-baldintza duinik ez dutela salatu dute eta horrek, besteak beste, "benetako profesionalizazioa" eragozten diela. Egoera horretan, kirol-jardueretako langileek bizimodua aurrera ateratzea ezinezko dutela eta, ondorioz, eskaintzen den zerbitzuaren kalitatea kaskartu egiten dela ere arbuiatu dute. "Lankide batzuek soldata mileuristak dituzte eta lurraldeko urteko lanaldi luzeenetakoa; ez zaizkigu esperientzia-urteak konpentsatzen; gaixoaldi bajan gaudenean zigortu egiten gaituzte; kasu askotan, enpresaren esanetara gaude goizetik gauera arte, egiazko lanordu gutxi batzuk egiteko", esan zuten asteartean, maiatzak 3, langile eta sindikatuen ordezkariek egindako prentsaurrekoan.
Gauzak horrela, grebara joko dutela jakinarazi dute kirol-jardueretako langileek, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta. Bost eguneko greba egingo dute, maiatzaren 10etik 14ra bitartean. Helburua enpresek negoziazio mahaian egin dituzten aldarrikapen nagusiak onartzea da, hau da, KPIari lotutako soldata igoerak, urteko lanaldiaren jaitsiera, joan-etorriak eta etenak saihesten dituzten koadranteak egitea, 1.200€-ko gutxieneko soldata, antzinatasun plusa izatea, ITgatiko osagarriak izatea eta formakuntza jasotzea.
Izan ere, enpresek proposatzen dituzten hobekuntzak xumeak izateaz gain, 2023tik aurrera aplikatu nahi dituztela salatu dute sindikatuek. Gainera, soldata beste bi urtez izoztu nahi dute enpresek.
Egoeraren ardura administrazioak ere baduela gogorarazi dute langileek: "Administrazio publikoek, horien artean Gasteizko Udalak, erabiltzen duten azpikontratazio-sistema negargarriaren ondorio da, non eskaintzarik baxuena aurkezten duen enpresak zerbitzua bereganatzen duen kasu gehienetan. Horrek zuzenean eragiten die langileen lan-baldintzei; izan ere, enpresek ausarkeriaz jokatzen dute haien eskaintzak egiterakoan, eta, gero, zerbitzua eskuratzen dutenean, ez dute marjinarik plantillaren baldintzak duintzeko".
Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.
"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.
Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.
LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.
Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik.
ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]
Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute.