Altsasuko gazteen alde apirilaren 14an deitutako manifestazioa berotzeko laguntza eskatu dute

  • Altsasuko Gurasoek eta Altsasukoak Aske taldeek apirilaren 14an 17:30ean Iruñeko Golem zinema-aretoetatik abiatuko den manifestazioko kartela aurkeztu dute. "Ziur gaude manifestazio horrek injustizia salatzeko eta askatasuna eta eskubide demokratikoen alde aldarrikatzeko inflexio-puntua ezarriko duela", adierazi dute.

ARGIA @argia
2018ko martxoaren 06a

Altsasukoak Aske Plataformak eta Altsasu Gurasoak taldea osatzen duten familiek gonbidapena luzatu dute apirilaren 14an egingo den manifestazioaren aldeko ekintzak antolatzeko Euskal Herrian.

"Gauzatu ahal izango den toki guztietan eta horretarako prest dauden pertsona guztiendako da deialdia. Gure proposamena irekia da eta tokian tokiko ideietara egokitu daiteke: elkarretarazteak direla edo herri-bazkariak, auto-ilarak, kontzertuak edo pankartak… beti ere, manifestazioaren deialdian aldarrikatu bezala, aniztasunetik eta herritarrok biltzeko asmoz", adierazi dute. 

Martxoaren 16, 17 astebururako "Ez da posible! ¡No es posible! It's not possible!" lelopean gauzatu nahi dute babes ekimenez beteriko asteburua.

"Azpimarratu nahi dugu asteburu hori tokian tokiko baldintzetara egokituko dela, ez dela zertan derrigor egun horietan gauzatu beharrik; den-denak ongi etorriak eta estimatuak izango direla, ederra izango bailitzateke gure lurraldea ekintzez jostea eta egutegia betetzea".

Gonbidapen hau luzatzen dizuegu gu ailegatzen ez garen bazterretara iritsi ahal izateko, eta horretarako, beste behin, zuengana jotzen dugu horrenbeste txokotatik jasotzen ari garen laguntza eta elkartasun eske. Mila esker aunitz!

Apirilaren 14ko manifestaziorako deialdia zabaltzen laguntzeko prest dagoenarentzat materiala igo dute lotura honetara.

Bertan daude apirilaren 14ko manifestazioaren deialdirako kartela, ekimenak deitzeko kartel mutua, manifestaziora gonbidatzeko testua, pankartak egiteko ereduak, apirilaren 14rako autobusak antolatzeko orria, informazio-txostena (manifestu desberdinak, informazio juridikoa…), eta abestiak: “Aurrera Altsasu” … musikari eta artista desberdinek sortuak.

Eskatu dute argazkiak eta deialdiak ezdaposible.altsasu@gmail.com helbidera bidaltzeko.

"Ziur gaude, manifestaziora deitu genuen egunean adierazi bezala, jende asko dagoela bat datorrena ideia honekin: ez direla gure gazteak soilik aulkian eser araziko dituztenak. Jendartearen etorkizuna dagoela jokoan, askatasuna eta eskubideetan eragiten duen nagusikeria gauzatzen denean, ezerk ez baitu bermatuko beste inori ez ote dion eragingo. Horretan esperientzia handia dugu".

Hemen kartela.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Altsasuko gazteak

Altsasuko gazteak kanaletik interesatuko zaizu...
Martxoaren hasieran ezagutaraziko dute Altsasuko auziko behin betiko epaia

Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoko magistratuek erabakia hartu dute.


2019-01-27 | Adur Larrea
Ez hanka ez buru
Altsasutik ez oso urrun

2019-01-25
Altsasuko Gurasoak - Sustapen saria
"Saria partekatu nahi dugu Altsasuko herriarekin, erakutsi duen duintasunagatik"

"Guretzat ohore handia da, ARGIArentzat hain berezia den urteurrenarekin batera, sari hau jasotzea", adierazi du Altsasuko Gurasoen ordezkari Isabel Pozuetak, alboan zituela Izaskun Etxeberria eta Antton Ramirez.


2019-01-23 | ARGIA
Lekuko berrien testigantzek Altsasuko gazteen aurkako salaketak gezurtatu dituzte

Espainiako Auzitegi Nazionalak Altsasuko gazteen auzia berrikusi du asteazken honetan. Epaitegiaren apelazio aretoak lekuko berrien testigantzak eta defentsen aurkeztutako zenbait dokumentu aztertu ditu.


Altsasuko auzia berrikusiko dute asteazkena eta ostegunean

800 egun espetxean beteko dituzten egunean auzia berrikusi eginen dute Espainiako Auzitegi Nazionalean. Elkarretaratze jendetsua egin zuten beste behin, igandean, Altsasun.


2018-12-28 | Berria egunkaria
Altsasukoen auzia berrikusteko saioa urtarrilaren 23ra atzeratu dute

Hilaren 14tik 16ra bitarte zuten egitekoa auzi saioa, baina astebete atzeratu dute, eta urtarrilaren 23an eta 24an izango da, Espainiako Auzitegi Nazionalean.


Bi epaile auzitik baztertzea eskatzeagatik 600 euroko isuna ezarri diete Altsasuko gazteei

Altsasuko zortzi gazteen abokatuek eskatu zuten apelazio auzitegiko hiru epaileetatik bi ezesteko, Guardia Zibilaren dominak jaso zituztela eta inpartzialtasunik ez dutela arrazoituta.


2018-11-29 | Hala Bedi
Aitor Agirrezabal, kazetaria
"70eko hamarkadako Belfast bezala irudikatu dute Altsasu"

Altsasu. El caso Alsasua liburua aurkeztu dute. Aitor Agirrezabal da egileetako bat, eta bera izan dugu gaur Hizpidean proiektuaren nondik norakoak gertutik ezagutzeko.


2018-11-21 | I˝igo Igartua
Kalez jantzitako guardia zibilek Altsasuko gazteak probokatu dituzte beste behin

Berehala identifikatuak izan ziren kalez jantzitako guardia zibilek gazte ugari probokatu dituzte Altsasun joan den larunbat gauean. Gazteei beren izenez deitu eta “orain bai, lau baten aurka” bezalako esaldiekin kalera borrokatzera joateko “gonbiteak” luzatu dizkiete.


Txarrenari onena ateratzen jarraitzen dute

Altsasukoak Aske jardunaldiak izan dira Iruñean eta jendetzak hartu du parte. Gazteluko plazan izan zen elkarretaratzean ere herritar askok hartu zuten parte.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude