Euskal Herrian eta Espainiako Estatuko beste hainbat lekutan dokumental bat erakusten ari dira, Apaiz kartzela, 1968-1976 aldian Elizaren hierarkiak eta Espainiako Gobernu frankistak sortutako Zamorako konkordatu-kartzelari buruzkoa. Handik 60 apaiz diozesiar eta erlijioso inguru igaro ziren, gehienak euskaldunak. Beste hogei inguru erbestera joatera behartuak izan ginen.
Garai hartan euskal elizaren hierarkiako kide zirenak, salbuespenen bat izan ezik, jada ez daude. Euskal elizaren egungo hierarkiak, hala ere, hor jarraitzen du beste pertsona batzuekin, eta ez litzateke serioa izango, haiek orduan buru izan ez zirenez, hierarkia hark –Vatikanoa barne– frankismoarekin, kapitalismoarekin, eta Euskal Herrian izandako errepresio sozial, laboral, politiko eta nazionalarekin izan zuen konplizitateaz erantzukizunez hitz egin nahi ez izatea.
Euskal Elizaren hierarkia, Espainiako Estatukoa eta Vatikanokoa bezala, ETAren biktimekin egon izan da, eta egoten jarraitzen du. Salbuespen txikiren bat izan ezik, ez da inoiz egon frankismoaren eta kapitalismoaren biktimen ondoan. Iraganeko garaiak direla esango dute. Antza, ez dira horrela ETAren biktimentzat, etengabe ikusten baititugu haiekiko oroigarriak eta eskakizunak, borroka armatua duela hamar urte amaitu zen arren.
Horregatik, euskal elizaren egungo hierarkek Apaiz Kartzela dokumentala ikustea eta ondorioak ateratzea ona litzateke. Egiaztatuko lukete urte haietan euskal apaiz talde batek eta Espainiako Estatuko beste batzuek errepresioa, torturak eta kartzela edo erbestea jasan zituztela, egoera salatzen zuten homiliengatik, gose-grebagatik eta hura salatzeagatik, parrokietako lokalak sindikatu eta talde politiko klandestinoei uzteagatik, adierazpen askatasunari tokia egiteagatik, Maiatzaren 1ean eta Aberri Egunean legez kanpoko manifestazioak egiteagatik, jazarriak eta larriki zaurituak izan ziren militanteentzako medikuak edo botikak bilatzeagatik, kasu batzuetan heriotza ere ekarri zuten torturen arriskuaren aurrean ihes egiten laguntzeagatik…
Euskal elizaren egungo hierarkiak, Apaiz kartzela ikusiz gero, torturatutako apaizen testigantzak ere egiazta litzake, Cirarda mosinorea bezalako gotzainen konplizitatearekin eginak. Cirardak, garai hartan Bizkaian zegoen apezpiku administratzaile apostolikoak, tortura basatiaren aztarnak konprobatzeko aukera izan zuen, baina nahiago izan zuen begiak estali eta beren apaiz batzuen gorputz more eta ubeldua ez ikusi.
Euskal elizaren egungo hierarkiak, 'Apaiz kartzela' ikusiz gero, torturatutako apaizen testigantzak ere egiazta litzake, Cirarda mosinorea bezalako gotzainen konplizitatearekin eginak
Izugarria da gogoratzea nola Cirardak begien aurrean izan zuen tortura, eta hari egindako ezikusia. Apaiz horietako batek, gure kide eta lagun Martin Orbek, Apaiz Kartzelan parte hartu zuen. 1969an atxilotu eta torturatu zuten, eta Basauriko espetxean zegoela, Cirarda bisitan joan zitzaion. Martin arropak eranzten hasi zen, bere torturen aztarnak ikus zitzan, eta Cirardak eragotzi egin zion. “Ez, mesedez, sinesten dizut”, esan zuen zinikoki gotzainak.
Aste batzuk geroago pastoral idazki batean, Cirardak zioen “zurrumurruak” zeudela atxilotuak torturatuak izan zirela. Eta esan zuen, zurrumurruak egia balira Elizak gaitzetsi egin beharko lituzkeela, baina bestela poliziaren eta agintari politiko frankisten ospea itzuli beharko litzatekeela. Hau lotsa!
Arrazoi horiengatik, sistema frankistak –Elizaren hierarkiaren konplizitatearekin– euskal apaiz talde hori torturatu eta kartzelara eta erbestera kondenatu bazuen, zer ez zuen egin ETAko militanteekin eta beste talde klandestino laiko batzuekin? Gure oraintsuko historiak milaka atxilotu, torturatu, bahitu eta hildakoren testigantzak eskaintzen ditu.
Euskal elizaren gaur egungo hierarkiak memoria historikoari mesede egingo lioke argi eta garbi aitortu eta salatuko balu eskubide sozialen, politikoen eta nazionalen aldeko borrokan herri honek jasan zuen egoera hori.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]