Antton Olariagaren erakusketa abendura arte “Ilustratzailearen Txokoan”


2013ko irailaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Antton Olariagaren lanak ikusgai irailaren 17tik abenduaren 15era Donostiako Aiete kultur Etxeko "Ilustratzailearen Txokoan" (Argazkia: Estitxu Zabala).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ilustratzailea, komikigilea, diseinatzailea eta kartelgilea da Olariaga, Udako Euskal Unibertsitatean Diseinu irakaslea ere izana. Gaur egun ‘Berria’ egunkariko azken orrialdean topatu daitekeen Zakilixut pertsonaiaren egile izateagatik da ezagun.

Galtzagorri elkarteak eta Donostia Kulturak 2012an elkarlanean osatutako proiektua da “Ilustratzailearen Txokoa”. Ilustratzaileen ibilbidearen eta egindako lanen berri ematea da erakusketaren helburua. Aurretik Iban Barrenetxea, Eider Eibar eta Elena Odriozolaren lanak egon dira ikusgai, eta orain Antton Olariagaren txanda da. Irailaren 17tik irekita dago erakusketa, eta abenduaren 15era arte egongo da zabalik.


Eguneraketa berriak daude