Amaia Arrazola ilustratzaile gasteiztarra zendu da

  • Marrazkilaria haur eta gazte literaturan eta horma-irudi handietan espezializatuta zegoen. Asteazkenean hil zen gaixotasun batek berehala aurrera egin ondoren.


2025eko azaroaren 7an - 08:58
Azken eguneraketa: 10:54
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Duela 41 urte Gasteizen jaiota Publizitatea eta Harreman Publikoak ikasi zuen Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Publizitate agentzia batean lan egin ostean Bartzelonara lekualdatu zen, eta han bizi zen ordutik. Dozena erdi argitalpenetarako ilustrazio eta banakako hiru ilustrazio liburu argitaratu zituen: Wabi Sabi (Lunwerg Editores, 2018) , El meteorito (Lunwerg Editores, 2020) eta Totora y yo (Lunwerg Editores, 2022).

ARGIAk Saioa Baleztenaren eskutik duela bost urte elkarrizketatu zuen: “Amatasunak belarrondoko bat eman zidalako sortu nuen liburua”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
Eguneraketa berriak daude